Aurreko batean jada egin genuen, momentu honetan eskutartean langai daukagun, Baldatika auzo Forutarraren egoera. Gainbehera atzeragaitz bati aurre egin ezin dion baserritar bizitza eredu tradizionala, lo gela hiri sistemarekin hari da leian, bere azken hatsa noiz agortuko duen zain. Gutxinaka gutxinaka, baserriak explotazio agropekuario bezala kudeatu izan dituzten erabiltzailerak desagertzen joan diren einean, hauek, hiritarrentzako etxebizitza bezala berriztatu egin dira, edo kasurik tamalgarrienetan eraitzi, etxebizitza berri bat eraikitzeko. Kasu bietan explotazioak desagertaraziz. Izan ere, ez da harritzekoa desagerpen hau, zaharkituriko ustiapen abelur hauek ez baitaukate zer eginik egungo explotazioekin moderdeno eta teknologikoeki.
Honela aurkitzen dugu Baldatika, logela hiri(auzo) bilakatzera kondenaturiko etxebizitza multzoa. Hala ere, salbamendu-flotagailu batek naugragoa itotzen usten ez zuen bezala, ageri zen Baldatika inguruan, honen susperketa eragin zezakeen potentziala: Pinus radiata basoak. Honen bidez, eta aurreko batean komentatu izan genituen puntuekin ekin zaio proiektu honi, ondorengo lan prozesua planteatuz.
Prozesu hau garatuko den ingurua ondo akotatu beharko litzatekela kontzideratu izan da, izan ere, gaur egun eraikinen inguruko lurren partzelazioa nabarmena da. Hori dela eta, erabilerarik ez daukaten orubeak erabiltzea kontzideratu da.
Baserriaren oinordetza
Baldatika auzoren lurrak Urdaibaiko biosferaren barnean daude kokatuak. Hau, horrela izan, bertan eraikiko diren eraikin berriek ondare paisajistiko eta kulturalak “babesteko” legedi zorrotz bat bete beharko dute. Legedi horren barnean ageri diren araudietako asko eraikin berriaren balore estetikoak baserri tradizionalera (edo hobe esanda, baserri tradizionalaren garai bateko) hurbiltzea bilatzen du, babes paisajistiko kultural horren atzetik. Horien adibide dira bi uretara dagoen teilazko estalkia, zuriz margoturik dagoen, leiho bertikalen erabilera beharrezkoa edo kontra-bentanak. Guk ordea gure tipologia planteatzerakoan baserri tradizionalaren beste zenbait balore berrezkuratu ditugu:
Baserria makina bezala
Baserria, gaur egun gizarteak hain barneraturik daukan irudi bukolikotik urrun, explotazio agropekuario bat izan da, arrazionalki antolatua, makina baten moduan. Zenbaitetan makina literal bat bilakatuz. Horren adibide dira, XVI. mendean Euskal lurretan eraiki izan ziren dolare baserriak. Baserri guztia sagardoa ekoizteko erabiliko zen dolare baten inguruan eraikitzen zen, gainerako erabilera bigarren mailakoak bilakatuz.
Gure kasuan, basogintza uztiapenerako hain beharrezkoak ditugun sekadora solarren inguruan etxebizitzak eraikitzea planteatzen dugu. Gailu hauek eraikinaren zimendua soluzionatzeaz gain, inguruan hain karakteriztikoak diren malda gogorrei aurre egiteko balio dizkigute. Honez gain, sekadora hauen bitartez posiblea zaigu espazio publiko berriak sortzeko aukera daukagu.
Sekadora hauek, proiektuko eraikin guztiak bezala, egur pieza txikien bidez eraikitzea planteantzen da. Lurrarekin kontaktua gauzatzeko gainazala kiskalirik dauzkaten egur pieza batzuen bidez egitea proposatzen da.
Lehoragilu solarraren gainean, horrez gain, sekzio ezberdiñeko protikoak eraikitzea ahalbidetzen da.
Ataria: Auzokoekin elkarbizitzarako esparrua
Baldatikan gaur egun dauden baserri tradizional guztiek ataria daukate, eraikin berriak ez bezala. Ataria baserriko espazio pribatua izan arren, kutxu erabat publikoa dauka, eta historian zehar beti izan da solasaldietarako, soziabilizatzeko edo behar ezberdinak gauzatzeko espazio funtzioanitza, eta nolabait baserriko horma lodien atzean izkutatzen ziren pertsonen erakustoki. Oraindik proiektatze prozesuan ageri jarraitzen duten tipologietan kontzeptu hau integratzea planteatzen da.
Urbanizazio sistema ez lineala
Proiektua gauzaturiko den eremuak mugatzerako orduan auzo guztian zehar ierkia ezberdiñetako fokoak sortzea planteatzen da, hiri kalearen konfigurazio lineala sahieztu nahian. Hori dela eta, hiru nukleo planteatzen dira. Garrantzitsuenak eleiza txokoak eta C formako eraikinen artean sortzen den plaza indartzea bilatzen du. Horrez gain, gunean ageri den txoko pribatuak espazio publiko honi ematen dio kutxu pribatua deuzestatzea bilatzen da.
Honez gain, beste bi nukleo planteatzen dira, bigarren mailakoak. Bat Oletan, Baldatikarekin kontaktuan jartzeko intentzioarekin eta bere inguruak daukan kutxu pribatua publiko bilakatzeko intentzioarekin. Azken nukleoa baldatikaren bidearen bukaeran kokatzea planteatzen da, beste biak baino apalagoa, gune hau isolaturik ez gelditzeko asmoarekin.