-Proiektu honen helburua ez da emaitza bukatu bat ematea, baizik eta prozesu aberatz eta multidistiplinar batek emaitza bukatu bat lortzeko behar dituen baliabide arkitektonikoak hasetzea -
EPILOGOA zergatik partaidetza?
prozesuaren PARTAIDEAK eta partaideen PROZESUA
1. fasea: Lekuaren deia Hiriari
Oso garrantzitusa izango da lehen kontaktua, partaideen kaptazioa. Gure lehengo beharra jendeari “zerbait” gertatzen hari dela kontatu behar diogu, ondoren “zer”,”non”, “noiz”, “zergaitk” ,”nork” ,”nori” eta “non” jakiarazteko, baina denetan klabea “non” izango da, hiritarrak gainerako erantzunak jasotzeko nora joan behar duten jakiteko.
Hori lortzeko hiritarrek lekuarekin identifikatzen duten elementu bat erabiliko dugu, Kardenalaren estatuaren peanaren egurrezko replikak, non egoki jantzi eta makillaturiko mimo batek kardenalarena egingo du.
Hiri guztitik sakabanaturik hasierako fase batean ziurgabetasuna sortuko dute biztanleengan. Ez dute jakingo ez nor, ez nork , ez noiz, ez nori , ez zenbat,ez nola... Soilik, NON. Reduktoan...
Behin bere funtzio pasiboa bukatu duela aktiboki funtzionatzen hasiko da. Peanatik hainbat tramankulo aterako dira (mahaiak, ezartokiak, argiak, garagardo tiradoreak bafleak...) bere bi funtzioak betetzeko. Goizez inkesta kafetegi bat, soiziologo talde batek prestaturiko inkesta betetzearen truke kafea edo otartekoa. Gauez aire libreko Pub bat, dardo eta guztiduna, non ahoz aho zabalduko den mezua: Reduktoan zerbait ari da gertatzen.
erraztasun hansiz montatzen den elementu bat izango da. CNC bidez egindako zurezko mieza maklagarrien bidez. |
2. fasea: Hiria Voyeur
Behin begirada guztiak lekuaren gainean jarri ondoren kaptazio prozesua bigarren fasean sartuko da. Fase honetan orubearen inguruan kokatuko gara. Helburua tokiaren memoria berrezkuratzeko eta ulertzeko egin beharreko indusketak arreta kaptazio bezala erabiltzea da. Argi dago, hiritarrak, ez direla bat batean lekuaren inguruko ezagutza arakatzen duen aktibitate honetan sartuko. Seguruena, hiritarrak beste obra zibil bat bailitz bezala kanpotik begiara posizionatuko dira, hau da voyeur figura batean bilakatuz.Fase honetako helburu, interes pozisio hori erreztea izango da, biztanleak gehiago gerturatzeko xedearekin. Hori lortzeko orubearen alboan dagoen autobus geltokiaren inguruan bideo pantallak kokatzea izango da. Pantaila horien bitartez indusketen inguruko informazioa emango zaie, “Gran Herman” bat bailitz bezala. Horrez gain, inguruari loturiko pertsonai ezberdinen inguruko informazioa igorriko da, eta baita Vaubanen informazioa ere.
Bolumenak proiektatzerako orduan jada, prozesuaren heziketa atalari ekin diogu. Fase honetako helburua esan dugun bezala, indusketa batzuen bitartez arrasto arkeologikoak ateratzea izan da, hauen bidez, hiritarrek lekuaren prespektiba aberatzago bat izan dezaten , lekuak historian zehar izandako bolumena ulertuz. Baina tamalez, arrasto asko errepide azpian daude. Hori dela eta pantailentzako euskarriak arrasto horien bolumena imitatuko dute, eta autobidea pasatzen den lekuetan lurrean bertan margotuko da harrezi zaharrek izandako oina
3. fasea: Hiria Ikasle Pasibo
Hirugarren fase honetan hiritarrak lekuaren izate berriarekin lehen kontaktua ahalbidetzean datza horretarako, bigarren faseko indusketak gauzatzen diren bitartean harreziaren gainetik zurezko pasarela bat eraikiko da.
Pasarela hau ez da izango igarobide soil bat. Bere bistako funtzioaz gain, pantailen euskarriekin batera fortifikazioaren bolumen originala osatuko du, kateak botatzeko dorrearekin barne. Honen bitartez, hiritarrak tokiaren bolumetria beste modu batera ulertzen hasiko dira. Heziketa prozesua hasi da.
Inguraren pertzepzio berri bat jasotzeaz gain, pasarelan esposaketa panelak egongo dira kokaturik. Panel horien bitartez oso oinarrizko informazioa jasoko tdute lekuaren inguruan eta beste zenbait faktoreren ingurua, esatera Vauban edo kardenala.
Itsura batean herritarrek afektu gehiegirik ez diotela iruditu arren, kontserbatu egiten da, memoriaren parte, herriaren esanaren zain. |
4. fasea: Hiria Ikasle Aktibo
Laugarren fase honetan prozesua gertatu ahal izateko orubearen egokitze lanak bukatu egiten dira. Habilitazioaren azken fase bezala hiritarrak aztarnetara bertara hurbiltzeko ahalmena ematen zaie, bertan heziketa prozesua bukatu eta proiektatze lanari ekiteko. Hau lortzeko beharrezkoa izango da kalearen kota eta aztarnen kota lotzea. Honetarako eskailera batzuk eta igogailu bat izango duen bolumen bat erakiko da, pasarelaren sistema konstruktibo berarekin. Bolumen hau ez daedozelango bolumena izango, forma harrezi zaharren aztarnetatik jaiotzen da, honen estruzio bezala. Era honetan harrezi zaharraren atearen prezentzia orubearen aldameneko kalean osotasunez irudikatzea lortuko da, beti ere hiritarren lekuaren pertzepzioa aberaztuz.
Fase honetan hiritarra ikasle-ikusle pasibo bat izatetik ikasle aktibo bat bilakatzera pasatzen da, bertan emango diren konferentzi eta mahaiinguruetan kontzienteki parte hartzen. Ekintza hauek antolatu ahal izateko beharrezkoa izango da horretarako erabil daitekeen espazio funtzioanitz bat antolatzea.
DEJAVU Laugarren fase honetara behin heldu ezgero, jada hiri guztian zehar lehen kaptazio fasea bukaturik egongo da, hori dela eta “pub” peanak ez dute erebilerarik izango, beti ere, auzoko edo espazio publikoko kideek bere gain ez batute hartzen artefaktoaren kudeaketa.
Hori dela eta “katxarro” hauek Baionako zerbitzutik atera aurretik partaidetza prozesuak iraungo duen bitartean bertara ekarriko dira, giroa animatu dezaten eta hiritarrak prozesuan parte hartzera sustatzen jarraitu dezaten.
Obejtu hauentzat lekurik aprobosena hegoaldean geratzen den triangelua izan daitekeela uste da, bertan izango diren aztarna urriak direla eta.
Gainera espazio ludikoari interes gehiago emateko xedearekin indusketak hasi aurretik orubetik ateratako zuhaitz erraldoiak bueltatuko dira lorontzi erraldoi batzuetan landaturik, haiek ere, orubearen memoriaren parte baitira.
THE SHOW MUST GO ON !
Behin orubearen egokitzapena bukatu izan denean eta hiritarren heziketa prozesu osoa jaso izan dutenean , hau da, orubearen inguruko faktore guztiak eta beraikin erlazionatutako (eta erlazionatu nahi diren) pertsonak ezagutu eta ulertu dituztenean, proiektatze prozesuarekin hazteko garaia heldu da.
5. fasea: Hiriaren ahotsa
Fase honetan zehar hiritarrek lekuak zer izan behar duen adostuko dute, hau da, bestere era batera esanda, lekuarentzako programa aukeratuko dute foro ireki batean. Behin gunearen historia ezagutzen dutelarik eta berarekin erlazionatzen diren figurak, Vauban edo Kardenala adibidez, erabakiko dute ea bertan afektu kolektibo bat daukan pertsonai baten memoriari eskeiniko dioten lekua edo beste edozein programa bat txertatuko duten beraien beharrazk hasetzeko.
6. Fasea: Hiria Hiria proiektatzen
Behin programa adostuta eta programa horren biabilitate ekonomikoa politikarien oniritzia jaso ondoren, proiektuari ekiteko garaia helduko da. Proiektua teknikari batzuek gauzatuko dute hiritarrekin batera publikotasun ezberdineko foroen bidez, batzutan foro erabat irekietan , beste batzuetan ordezkariekin eraturiko foro murriztuago batean.
7. Fasea: Hiria Hiria eraikitzen
Behin fase honetara heltzean, proiektua adostuta eta oniritzi guztiak lortu dituenean, Eraikitzea baino ez da geratzen. Nolako proiektua izango den?... Inork ez daki... Milaka pertsonen iritzi , desira, nahiak eta ametsak biltzen dituen proiektu bat ezin baitateke aurreikusi, baikoitza ezberdina baita. Soilik... gertatu egiten...
TO BE CONTINUED...