martes, 15 de noviembre de 2011

Border Lands Activation System



Analepsis

Manifestua

    Hiri barnean proiektatzerako orduan beti ahalegintzen gara eraikina  bere  inguru  fisikoan  nolabait  integratzen. Hala ere, zenbaitetan  eraikin  edo  eraikin  multzo baten eragina hirian errealitate fisikotik, beste errealitate batzuetara hedatu daiteke, errealitate soziala,  kulturala edo ekonomikoa esatera.

Beraz, beharrezkoa izango da inguru fisikoarekin gain, inguru ekonomiko, kultural eta sozialarekin lan egitea.

Erlazio fisikoak




    Enkarguz jasoriko orubea Nive-ko unibertsitatea eta Baiona hiriaren artean aurkitzen den eremu batean dago. Gune hutz eta txarto aprobetzaturiko espazio sekuentzia baten parte, muga fisiko  batean kokatuta egoteaz gain muga programatiko eta sozial batean kokaturik dago. Muga egoera hau interesgarri ikusis muga espazio sekuentzia osatzen duten gainerako orubeak ere proiektuan barneratu dira.

Pertsona eta espazio fisikoen arteko erlazioa



    Hiritarren eta hiriaren arteko erlazioak aztertzen konturatu gintezke Baionak espazio publikoz ondo orniturik dagoen arren ez daukala espazio publikorik non hiritarrek kolektiboki interbenitu dezekeen.
Unibertsitateari dagokionez normalean izan ohi duten jarrera autarkikoa dela eta hiritarrak ez dira unibertsitatera gerturatzen eta unibertsitarioak ez dira hainbeste hirira gerturatzen. Beraz, beharrezkoa ikusten da hiritarrek unibertsitarioekin elkarlanean interbenitzeko aukera ematen duten espazioen sorrera.


Pertsonen arteko erlazioak



    Muga egoera horretan elkar ikusiko dute unibertsitarioak eta hiritarrak, eta bien arteko elkarlana burutu beharko dute, posiblea al da?
Gaur egunean Baionatarrek hiritar partadaidetza gutunaren bidez, hiritarren errepresentatzaile diren kide talde baten ganbara batek  hiritarren interesak defendatzen ditu.
Aski ezagunak dira ikasle eta irakasleen artean osaturiko tailer kolaboratiboak. Beraz, giro horretan, zergaitik ez da emango elkarren arteko partaidetza eta lankidetza aktibitateak?


Espazio Publikoa



Aniztasuna, aldakortasuna, hiritarren interbentzioa eta unibertzitatearekin elkarlana sustatu nahi izan da proiektu honetan. Kontuan izanda gure xedea lortzeko beharrezkoa den ekintza kopuru mota anitza, orubearen partzelazio sistema bat planteatzen da,  aldakorra, moldakorra, esperimentaziorako gune bat non unibertzitario eta hiritarrak izango diren protagonistak


Ordenantzak

Eskuarteetan dugun lanak arkitektura lan baten eskala gaindituta hirigintza proiektuaren eskala izateaz gain, proiektuaren barnean emango diren erabilera aldakorrek hirigintza proiektu baten indefenizio mailak dituen kalifikazio/klasifikazio sistema eskatuko digu.


Kudeaketa

Orubeen kudeaketen banaketa aldakorra izango da. Aniztasuna, aldaketa eta efimerotasuna bultzatzeko bidean. Hala ere, banaketa hori ez da arbitrarioa izango. Izan ere, gune bakoitzak kuadatzeile jakin batzuen erabilera jakin batzuk biltzeko egokiagoak izango dira.



Adibidez eleizaren iparraldera dauden lur lasaiak kudeatzaile pribatuentzat apropsak dira, edo eleizaren ingurukoak eleizaren elkartearentzat. Hala ere, zonifikazioa ekiditeko intentzioagaz portzentai nagusi bat erabilera jakin horietara bideratuko den arren beste kudetzaile batzuen puntuak txertatuko dira.

Adibidez, eleiza inguruan:
%75 eleizaren elkartearentzat
%10 udalarentzat
%5 unibertzitatea
%5 paisagintza eskola
%5 hiritar autonomoak





Estrategia

Proiektua honen emaitza orubean eragiten duten eta eragiteak nahi ditugun faktore ezberdinen superposizioarekin lortu izan da. Mota ezberdinetako faktoreak hartu izan dira kontuan, faktore fisikoetatik faktore sozialetara, faktore programatikoetatik pasatuta. Izan ere, gure helburuetako bat proiektua inguru fisikoan integratuta egoteaz gain, inguru ekonomiko, sozial eta kulturalean ere integratuta egotea lortzea da.



Programa

Programa garatzerako orduan ezinbestekoa dugu gure ingurua ezagutzea. Horretarako inguruan ditugun puntu erabilgarriak bereganatu eta integratu beharrak daude. Gure kausan bi dira puntu hauen iturri. Batetik, unibertsitatea ikasle eta irakasleen formakuntzan zentratua, eta bestetik hiria gizartearen ongizatearen bila. Gure programak bi puntu hauek bateratu egin beharko lituzke programaren atal bakoitzari gune egokia emanez. Horren irudi dugu azpiko irudia, non emaniko programa, programa gehiagarri batekin lagundurik orubean nola ezarri beharko litzatekeen aurkezten digu.