Atzera begirada bat bota dezagun, historia guzti hau utzi genuen azken puntura. La Niveko unibertsitatearentzat arkitektura eta paisagintza eskola bana eta ikasle-irakasleentzako egoitza eta etxebizitzak eraikitzea zen bidali izan zitzaigun erronka.
Hala ere, aktuazio inguruan aurkitzen ziren faktore eragile ezberdinen analisi zakon batek lekuaren eta inguru gertuaren beste potentzialitate batzuk agerian utzi zizkigun. Esaterako hasiera batean jaso izan genuen orubea "muga egoera" bai programatiko eta bai fisikoa zeukan espazio sekuentzia baten atal bat baino ez zela. Hori dela eta espazio sekuentzia guzti hori lan materia bezala hartzea erabaki genuen, espazio guzti horiek bateratasunean lantzeko.
Muga espazio guztiek bezala espazio honek alderdi bakoitzeko eragileen arteko nahazketatik sortutako inguru bat osatu behar zuen. Horrez gain, utzik zegoen muga eremu hau izaera aldakorra eta moldakorre izan zezakeen oasis bat da, babesturiko izoztutako ondarez inguraturik.
Nahaste eta izaera aldakor eta moldagarriko eremu bat izanik, espazio guztia ekintza ezberdinak batuko zituzten partzeletan banandu izan zen, non partzela batzoiko kudeatzaileek erabakiko zuketen zer egin bere "jabegoan".
Ikerketa lana
Puntu honetara helduta argi daukagu proiektuko hitz klabeetako bat nahasketa dela, besteak beste. Beraz, diseñaturiko espazio publiko horretan beharrezkoa izango da nahazketa hori ahalbidetuko duen eraikin bat izatea. Horretarako eraikin hibridoetaz baliatzea erabaki da.
Noiz edo noiz, hitz egin izan digute eraikin hibridoen inguruan Arkitektura Eskolako irakasleek, baina inoiz ez dugu jaso izan beraien inguruko informazio zehatzik, beraien barne ematen den erabilera nahasketaz haratago.
Beraz, zer da zehazki eraikin hibrido bat?
Bi izakien arteko nahasketaren ondorio. Nahasten direnak arrazak, espezieak edo azpiespezieak izanik, eta haiekin konparatuz gero, ezaugarri bat edo batzuk ezberdinak dauzkana.
-wikipedia-
1.Eraikin hibrido bat eraibilera ezberdinak batzen ditu bere barnean. Hala ere, hori ez da izango nahikoa eraikin hori hibrido kontsideratzeko. Eraikin hibridoetan aurki daitezkeen erabilera ezberdinak beraien artean interaktuatzen dute, eraikin hibridoak oportunistak dira, erabilera ezberdinen artean sortuko diren sinergiak aprobetxatuko dituzte. Hori gertatu ahal izateko bere programa interkonektaturik egon beharko da.
2.Eraikin hibrido bat eta kondentsadore sozial bat ez dira gauza bera. Kondentsadore sozial batek eguneroko behar guztiak bere barnean biltzea bilatzen duen bitartean, bera hiri bilakatuz, eraikin hibrido batek hiriaren parte izatea bilatuko du.
3. Eraikin hibridoak hiri barnean kokatzen dira, bertako hiri sarera moldatuz. Eraikin hibridoak hiriaren parte izan nahi du.
4.Eraikin hibridoak konplexuak izango dira. Konpaktuak izango dira, segregazioaren aurka agertuko da. Dentsoak izango dira. Erabilera nahazketa konplexua bilatuko dute.
5. Eraikin hibridoak esfera publiko eta pribatuak nahastuko ditu bere aspektu guztietan: sustaketa, kuedeakoeta, jabegoa... eraikin hibridoaren eskuetan egongo da publiko eta pribatuaren elkarrekintza bilatzea.
6. Eraikin hibridoa kontenedore erraldoi bat izango da, non bere barnean elementu ezberdinak batuko dituen. Kanpoko azalak jada ez dauka barneko edukuarekin lotura.
7. Eraikin hibridoak hiri eskala izango du, eta askotan hiri eskalari dakokizkion erantzunak jaso beharko ditu bere ebazpenak. Eraikin hibridoak askotan eraikin soilaren funtzioa alde batera utzi eta azpiegitura lana ere bere baitan artu behar izango dute. Kale funtzioa, komunikadore funtzioa.
Proiektuaren lehen ideiak
Proiektuari ekiterako orduan aurkitzen dugun lehen gauza hiri eta unibertsitatearen arteko erlazio fisiko gogorra da. 14 metro inguruko bertikal batek banatzen ditu. Hori dela eta unibertsitatearen kotara hiri atal bat eraiki nahi da, kale bat, zein eraikinaren muina izango den. Kale/sare hau hiriaren gainean superposizioan kokatuko da. Aldi berean kale horren inguruan eskatzen den programa guztia kokatuko da batzutan goitik, beste batzutan behetik gune pribatuenen kasuan eta kalean bertan interes publikoko programa.
Kale horrek unibertsitateren kotara jarraitzen duenez bai komunikatu eta bai sostengatu egin beharko da. Lan hori altzairuzko barrez eraturiko zutabe triangulatu organiko erraldoi batzuk beteko dute, zeintzuek egitura lana egingo duten eta beraien barnetik instalazio eta komunikazioak eramango dituzten.
Kale horrek unibertsitateren kotara jarraitzen duenez bai komunikatu eta bai sostengatu egin beharko da. Lan hori altzairuzko barrez eraturiko zutabe triangulatu organiko erraldoi batzuk beteko dute, zeintzuek egitura lana egingo duten eta beraien barnetik instalazio eta komunikazioak eramango dituzten.