sábado, 23 de octubre de 2010

Ideien Sintesia

Sarrera azken klase egunean proposatu zen ideien sitensiaren emaitza da. Honen bitartez gure proiektuaren ideia nagusiak finkatzen ditugu.

Aktuazio eremua

Irisgarritasunaren inguruko gogoeta gauzatu genuean Gernikan jaiotzen zen parke lineal bat proposatu genuen. Horrez gain, Arteagatik Laidara doan bidea peatonalizatzea ere planteatu genuen, non bertatik auzokideak eta garraio publikoen bakarrik izango zuten garraio motorizatua erabiltzeko aukera. 
Proposamen bi hauek kontuan izanda parke lineal horri bukaera ematea proposatzen dugu, aurrerago zehaztuko dugun eraikitze sistemaren bitartez parkea itsasora zabalduz. Horrez gain plataformako aparkalekuak kentzen ditugun arren, iparraldeko aparkalekuak kontzerbatzea erabaki dugu, norbaitek autoz baino ezingo balu hondartzara urbildu aparkatzeko aukera izan zedin.






















Eraikitze sistema

Gure parke linealaren proposamenean itsasoaren gainera ateratzea proposatzen genuen. Hala ere, ez genuen ikusizko inpakato  bortitza zuen elementurik sortu. Sistema honen ideia Kim Ki Duk-en filmeetan maiz ageri diren etxe flotatzaileetatik jaiotzen da. Izan ere, nahikoa erakargarria iruditu zitzaigun ur laminaren gainean flotatzen zituzten eraikinak horiek (  The Isle edo  Bom yeoreum gaeul gyeoul geurigo bom ) eta nola uraren deribaren arabera lekuz aldatzen zihoazen. Beraz, eraikinek flotatu ahal badute, zergait ez dute parke bateko elementuek flotatuko? Horrela, parke flotatzaile bat plantzea pentsatu genuen, eta uraren eraiginpean egon arren sistema kontrolatuago bat bilatzeari ekin genion. Horrez gain, Kim Ki Duk-ek sortzen zituen espazio intimista eta autistak ez genituen nahi, baizik eta, zerbait publikoa, irekia. Horrela, eraikuntza sistema honetara heldu ginen, zeinek plataforma ezberdinak bata bestearen alboak atxikitzea ahalbidetzen gintuen beraien altuera itsasoaren mailaren eskuetan utziz.









Programa: erlazioak eta zirkulazioak

Programa orubetik nola bananduko den erabakitzerako orduan, zeinbait analisi egin beharrean ikusi genuen geure burua. Horrela, eskatuko programa aztertu eta irisgarritasun proposamenean planteaturiko parke linealarekin erabateko ustarpena lortzeko behar genituen elementuak proposatu genituen, autobus geltokia, untziralekua edo bizikleta alokairu espazioa batik-bat. Horren ondoren espazio eta elementu bakoitzak ezer nolako erlazio eta zirkulazioak zituzten astertu genuen  aurrerago ikus daitekeen eskema zirkularrean. Ondoren , eskema hori deformatzeari ekin genion gure orubeari egokitzeko.




Momentu honetako egoera

Momentu honetan ditugun ideia guztiak oinera eramaten ahalegintzen ari gara. Hainbat eta hainbat eredu ezberdin marraztu ondoren ez dugu oraindik behin-betiko ereduarekin jo. Hala ere, gutxinaka gutxinaka eredu horrekin jotzeko posiblitate eremua murriztuz doaz, izan ere, eredu batetik bestera elementu ezberdinak finkoagoak bilakatzen ari dira. Hurrengo egunetan informazio gehiago.


miércoles, 13 de octubre de 2010

IRISGARRITASUN PROPOSAMENA


Aurreko proposamenaren hildotik, garraio publikoaren eta Urdaibaiko ekosistemaren interes kultural eta ekologikoa da proposamen honen atzean aurkitzen dena. Honela, autobus zerbitzuaren berrantolakuntza, trenaren irudikatzea eta ferrya bultzatzeaz gain, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen ibilbide rurala planteatzen da.


Ibilbide bat lerro batean soilik ez datzala eta hasiera nahiz amaiera ez daukan ibilbidean gauza anitz jazotzen direla kontuan hartuta, lamina honetan ibilbidean zehar gauzatu daitezkeen ekintzak, ikusi daitezkeen monumentuak, IKASI DAITEKEENA, eta abar adierazi nahi da. IBILBIDEAREN ESPERIENTZIA ALDARRIKATU nahi da.









Lamina kalitate onean, esteka honen bidez jaitsi dezakezu:
http://www.megaupload.com/?d=PKUIPSOV

Herriaren Ahotsa

Urdaibai inguruan analisis soziologiko bat egin ondoren , aurreko laurunbatean Laidako hondartzara hurbildu ginen, analisis sozial honekin jarraitzeko. Kasu honetan, Laidan aurkitu genituen erabiltzaileak elkarrizketatuz. Hona hemen azterketaren emaitza:

Urdaibai 2010-2011 1 Atala, Herriaren ahotza from gaizk_a on Vimeo.



Norberak bere ondorioak atera ditzala. =D

martes, 5 de octubre de 2010

Hormigoiaren pigmentazioaren inguruko hitzaldi teknikoak



Bart bihar Urriak 6, Asteazkena, Bilboko Alhondigan hormigoiaren pigmentazioaren inguruan emango den hitzaldiari buruzko informazioa jaso nuen. Hemen usten dizuet daukadan informazio guztia, norbait interesatuta egongo balitz eta joan nahiko balu ondorengo linkean izena heman beharko luke.
Urrengo lerroetan e-mail bidez jaso dudan programa atxikitzen dizuet.




Programa
19:30 - 20:15 Sesión Técnica sobre la pigmentación del hormigón: Antión Rioja Alavesa
Ponente: Sr. Marino Pascual, Arquitecto por la Univercidad de Navarra (España).
20:15 - 20:30 Coloración del hormigón: los pigmentos inorgánicos. Aspectos técnicos basicos.
Ponente: Isabel Zamora, licenciada en ciencias químicas. responsable de calidad de Europigments, S. L.
20:30 - 21:00 Debate, ruegos y preguntas

A la finalización se servira un cocktail.  


"La bodega Antión. Sesión Técnica sobre la pigmentación del hormigón"
La bodega de última generación: Síntesis de la cultura vitivinícola

Jesús Marino Pascual
Arquitecto por la Universidad de Navarra (España).

Durante 1993-2000 fue Decano del Colegio Oficial de Arquitectos de La Rioja y Consejero del Consejo Superior de Colegios de Arquitectos de España, así como Responsable y Coordinador General para la mejora de la actividad profecional de los arquitectos españoles.

Director de la edición, con el concurso de variados especialistas:
- El Compendio de instrucciones para la Redacción del Proyecto Arquitectónico Tomos I y II.
- La Guía para la Redacción de Proyecto de Urbanización Tomo I y II.

Asesor técnico de las Directrices Territoriales de La Rioja.

Distinciones y reconocimientos

- Autor del Museo de la Cultura del Vino Dinastía Vivanco. "Premio Best OF" - Melboume 2004.
- Premio Gourmand 2005 al Mejor Libro para Profecionales del Vino "Museo del Vino, Dinastía Vivanco. Arquitectura"- Kuala Lumpur.
- Premio Golden Gysum para Bodegas Darien. Noviembre 2007
- Finalista y Accésit Concurso Internacional "Ciudad de la Justicia". (Vigo 2007)
- Exposición sobre la Arquitectura de la bodega Antión en el Museo Vasco de Arte Contemporáneo - ARTIUM (Vitoria) (Noviembre 2007 Enero
..2008).
- Premio Best Of Arquitectura para Bodegas Darien. Septiembre 2008
- Primer premio Concurso Centro Cultura del Rioja. Logroño. Septiembre 2008
- Primer premio Concurso Sede Federación de Empresarios de La Rioja. Logroño. 2008
- Primer premio Concurso Piscinas climatizadas(Nájera 2009)

Su relación con el mundo del vino y como contarlo (su museografía) es muy amplia. Recientemente ha proyectado y costruido bodegas de última generación como:
- Bodega ANTION y Centro de interpretación para visitantes en Elciego (Avala).
- Bodega DARIEN y Centro de interpretación para visitantes y Museo de la Historia de la cerámica en La Rioja en Logroño (La Rioja)
- Bodega IRIUS y Centro de interpretación para visitantes en Somontano - Barbastro (Huesca).

Las tres han sido protagonistas en el Salón Internacional del Diseño -SIDI- en la Colonia-Alemana (Enero 2009) y Barcelona (Marzo_2009).

Actualmente dirige la construcción del Centro de la Cultura del Rioja (CCR) en el P. E. R. I. "Casa de la Virgen" del Casco Antiguo (Logroño), la fábrica Mahn-Mac Delicatessen (Losoda-Navarra), un conjunto residencial V. P. O. (Logroño) y unas Instalaciones Deportivas (Pamplona).


lunes, 4 de octubre de 2010

Arkitektura erabiltzailea aurka

Normalean arkitekturaren bitartez mundu erosoago bat eraikitzea lortzen da, edo gutxienez hori lortu nahi izaten da. Hala ere, batzutan , ez dakigu gauzak simpleki ondo irteten ez direlako eta beraien atzean diseinuak maltzurkeriaz gauzatzen dituen burbuin zital bat dagoelako; hirigintza, arkitektura eta diseinua erabiltzailearen aurka jartzen dira, hauen eguneroko bizitza pixkat deserosoagoa egiteko, eta zenbait kasutan arriskutsuagoa.


Gaur hona dakartkizuen albiztea horrelako kasu bat dela esan genezake. Badirudi Rafael Viñoly arkitektoaren Las Vegas -eko  VDara hoteleko eraikinak hegoaldeko fatxadaren aurrean dagoen igerilekuan dauden bezeroak kiskaltzeko ahalmena duela. Izan ere fatxada hori beiraz eraturiko parabola estruitu forma duen gortina horma da. Norbaitek Jose Manuel Jimenez- en “Ingenios Solares” liburua ezagutzen badu, jakingo du eraikin hori "pintxo morunoak" eguzkitan frijitzeko labe erraldoi bat dela. (norbaitek begirada bat eman nahi badio liburuari http://www.scribd.com/doc/10927225/Ingenios-Solares , 241orritik 252 orrira aurkitu dezakezue aurrean aipaturiko labea). Norbaitek Arquimedes-ek Sirakusako sitioan aurkarien itsasontziak erretzeko erabili zituen eguzki izpi kontzentragauluekin konparatu duela ere irakurri dut sarean. Fatxadak zilindro paraboliko forma izaterakoan eguzki izpi guztiak zuzen batean zehar kontzentratzeko aukera du urteko garai zehatz batean eguneko ordu zehatz batean. Eta pasaden astean kasualitatea, Chicagoko abokatu bat lekurik desegokienean, urteko egunik desegokienean eta eguneko ordurik desegokienean zegoen. Deseroso zegoela konturatu zenerako berarekin zeraman plastikozko poltsa urtuta zegoen eta bere ilea sutan. Gertakizun harrigarri honen ondoren polemika zabaldu da eta hoteleko jabeak arazo honi irtenbide tekniko baten bila dabiltzala iragarri dute. Hoteleko zenbait langilek ,ordea , arazo horren berri aspaldi dakitela komunikatu dute. Igerilekuan jarduten duten zerbitzarietako batek plastikozko edalontziak "Vdara heriotz izpi"(Vdara death ray) (langileek horrela deitu diote fenomenoari) horren azpian urtu eta deformatu egiten direla aitortu du. Izan ere, badirudi giroko tenperatura 20º ra igotzeko ahalmena daukala fatxada horrek.

Beraz, irakurle maiteok kontu handiz ibili zaitezte zuen edifizioetan gainazal paraboliko dirdiratsuak erabiltzerako orduan, inor kiskali nahi ez baduzu gutxienez...



Iturriak:

http://www.lvrj.com/news/vdara-visitor---death-ray--scorched-hair-103777559.html
Azalpen bideoa

viernes, 1 de octubre de 2010

1. ENTREGA / IKERKETA FISIOSOZIOLOGIKOA

Kapa gainjartzea
     Proiektuaren hasiera aztertze lanetik hasten da, Urdaibaiko biosfera osoa hartzen duena beregain. Hona hemen, emandako hurratsak:

SARRERA

     Begibistakoa da urdaibai paisaia aldakorra dela. Bere guneen (herri, hondartza, txokoen…) ERABILERA erabat aldatzen da urtean zehar, hots, udan eta neguan Urdaibai leku bera dela esatea akatza litzateke. Hildo honetan, beraz, gauzatu dugu gure analisia.

Fluxuak Udan
Fluxuak Neguan
    























Alde batetik, Urdaibai-eko udalerri esanguratsuen erabileraren balorazioa burutu dugu, bai udan, baita neguan ere. Honi, gainera, jendetza mugimenduen fluxuak aztertuak izan dira, barne fluxuak eta kanpokoak, biosferaren erreserban suertatu daitezkeen NODOAK ere identifikatuz.

ONDORIOAK

     Ondorioak anitzak izan dira. Alde batetik, Oka ibaiak sortzen duen ERTZA bete betean antzeman daiteke fluxuak aztertuz. Gainera, Udaran sortzen diren mugimenduak oso bortitzak dira, batik bat ekialdean, non Laida eta Laga hondartzek AUTO BIDEZKO ETORKIN ANITZ jasotzen dituzten. Dena den, aipatzekoa da bi nodo hauek (hondartzek) beren erabilera masiboa galtzen dutela urteko urtarorik hotzenetan
  
Bestetik, Neguan, lurraldearen BARNE ERABILERA da nagusi, udalerri txikietatik nagusienetara (Bermeo, Mundaka, Gernika…) ematen baitira korronte gehienak (lanerako bidean behar bada).

Ez hori bakarrik, bitxia da ikustea nola alderik “basatienean” edo eraikin dentsitate baxuko aldean (ekialdean, alegia), fluxuen korrontea mendebaldekoan baino altuagoa den, EZ AL DAGO KONTRAESANIK BAIEZTAPEN HORRETAN?

Esan beharra dago, halere, zerbitzu txiki bati esker, hots, Oka ibaiatik igarota Mundaka-Sukarrieta-Laida ibilbidea burutzen duen “FERRY” txikiari esker, Eki eta Mendebaldeko izurialdeak lotzeko aukera dagoela.

PROPOSAMENAK

     Aurretik aipatutakoa kontuan harturik, hortaz, interbentsio urbanistiko edo eskala handiko aldaketen bidez hasten da proiektua.

Fluxuen proposamena, intentsitate berriak

Udaldean suertatzen diren Ekialdeko FLUXU MASIBOAK BARETZEA izango litzateke lehen helburua, Laida eta Laga nodoen onurari begira. Horretarako, mendebaldeko izurialde dentsifikatuagotik auto bidezko trafikoa bideratzea litzateke bide zuzena, bertatik hondartzetara jendea helaraziz gaur egun existitzen den “FERRY”-aren zerbitzua bultzatuaz.

Proposamena bideratzeko, beraz, nahitanahiezkoa litzateke, Sukarrieta eta Mundakako udalerrietan barrena AUTOENTZAKO APARKALEKU guneak bilatzea eta, bide batez, garraio publikoaren erabilera bultzatzea (mendebaldean trenbide zerbitzua baitago).

Oka ibaiaren itsasadarra
Gernikako aldea
Bisitatutako guneen argazkiak eta mareen gora-beherak
















































MEMORIA HONETAN AZALDUTAKOA “CAPA”-z OSATURIKO PDF BATEAN AURKITU DAITEZKE HONAKO HELBIDEAN.

http://www.megaupload.com/?d=GGDXE7J0