Normalean arkitekturaren bitartez mundu erosoago bat eraikitzea lortzen da, edo gutxienez hori lortu nahi izaten da. Hala ere, batzutan , ez dakigu gauzak simpleki ondo irteten ez direlako eta beraien atzean diseinuak maltzurkeriaz gauzatzen dituen burbuin zital bat dagoelako; hirigintza, arkitektura eta diseinua erabiltzailearen aurka jartzen dira, hauen eguneroko bizitza pixkat deserosoagoa egiteko, eta zenbait kasutan arriskutsuagoa.
Gaur hona dakartkizuen albiztea horrelako kasu bat dela esan genezake. Badirudi Rafael Viñoly arkitektoaren Las Vegas -eko VDara hoteleko eraikinak hegoaldeko fatxadaren aurrean dagoen igerilekuan dauden bezeroak kiskaltzeko ahalmena duela. Izan ere fatxada hori beiraz eraturiko parabola estruitu forma duen gortina horma da. Norbaitek Jose Manuel Jimenez- en “Ingenios Solares” liburua ezagutzen badu, jakingo du eraikin hori "pintxo morunoak" eguzkitan frijitzeko labe erraldoi bat dela. (norbaitek begirada bat eman nahi badio liburuari http://www.scribd.com/doc/10927225/Ingenios-Solares , 241orritik 252 orrira aurkitu dezakezue aurrean aipaturiko labea). Norbaitek Arquimedes-ek Sirakusako sitioan aurkarien itsasontziak erretzeko erabili zituen eguzki izpi kontzentragauluekin konparatu duela ere irakurri dut sarean. Fatxadak zilindro paraboliko forma izaterakoan eguzki izpi guztiak zuzen batean zehar kontzentratzeko aukera du urteko garai zehatz batean eguneko ordu zehatz batean. Eta pasaden astean kasualitatea, Chicagoko abokatu bat lekurik desegokienean, urteko egunik desegokienean eta eguneko ordurik desegokienean zegoen. Deseroso zegoela konturatu zenerako berarekin zeraman plastikozko poltsa urtuta zegoen eta bere ilea sutan. Gertakizun harrigarri honen ondoren polemika zabaldu da eta hoteleko jabeak arazo honi irtenbide tekniko baten bila dabiltzala iragarri dute. Hoteleko zenbait langilek ,ordea , arazo horren berri aspaldi dakitela komunikatu dute. Igerilekuan jarduten duten zerbitzarietako batek plastikozko edalontziak "Vdara heriotz izpi"(Vdara death ray) (langileek horrela deitu diote fenomenoari) horren azpian urtu eta deformatu egiten direla aitortu du. Izan ere, badirudi giroko tenperatura 20º ra igotzeko ahalmena daukala fatxada horrek.
Beraz, irakurle maiteok kontu handiz ibili zaitezte zuen edifizioetan gainazal paraboliko dirdiratsuak erabiltzerako orduan, inor kiskali nahi ez baduzu gutxienez...
Iturriak:
http://www.lvrj.com/news/vdara-visitor---death-ray--scorched-hair-103777559.html
Azalpen bideoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario