jueves, 29 de septiembre de 2011

Nola defendatu setiatutako leku bat -ekintzaile parteartzailearen sukalde eskuliburua-

HELBURUA
-Proiektu honen helburua ez da emaitza bukatu bat ematea, baizik eta prozesu aberatz eta multidistiplinar batek emaitza bukatu bat lortzeko behar dituen baliabide arkitektonikoak hasetzea -



EPILOGOA zergatik partaidetza?




prozesuaren PARTAIDEAK eta partaideen PROZESUA
 1. fasea: Lekuaren deia Hiriari


Oso garrantzitusa izango da lehen kontaktua, partaideen kaptazioa. Gure lehengo beharra jendeari “zerbait” gertatzen hari dela kontatu behar diogu, ondoren “zer”,”non”, “noiz”, “zergaitk” ,”nork” ,”nori” eta “non” jakiarazteko, baina denetan klabea “non” izango da,  hiritarrak gainerako erantzunak jasotzeko nora joan behar duten jakiteko.
Hori lortzeko hiritarrek lekuarekin identifikatzen duten elementu bat erabiliko dugu, Kardenalaren estatuaren peanaren egurrezko replikak, non egoki jantzi eta makillaturiko mimo batek kardenalarena egingo du.



Hiri guztitik sakabanaturik hasierako fase batean ziurgabetasuna sortuko dute biztanleengan. Ez dute jakingo ez nor, ez nork , ez noiz, ez nori , ez zenbat,ez nola... Soilik, NON. Reduktoan...
Behin bere funtzio pasiboa bukatu duela aktiboki funtzionatzen hasiko da. Peanatik hainbat tramankulo aterako dira (mahaiak, ezartokiak, argiak, garagardo tiradoreak bafleak...) bere bi funtzioak betetzeko. Goizez inkesta kafetegi bat, soiziologo talde batek prestaturiko inkesta betetzearen truke kafea edo otartekoa. Gauez aire libreko Pub bat, dardo eta guztiduna, non  ahoz aho zabalduko den mezua: Reduktoan zerbait ari da gertatzen.



 erraztasun hansiz montatzen den elementu bat izango da. CNC bidez egindako zurezko mieza maklagarrien bidez.        


2. fasea: Hiria Voyeur




Behin begirada guztiak lekuaren gainean jarri ondoren kaptazio prozesua bigarren fasean sartuko da. Fase honetan orubearen inguruan kokatuko gara. Helburua tokiaren memoria berrezkuratzeko eta ulertzeko egin beharreko indusketak arreta kaptazio bezala erabiltzea da. Argi dago, hiritarrak, ez direla bat batean lekuaren inguruko ezagutza arakatzen duen aktibitate honetan sartuko. Seguruena, hiritarrak beste obra zibil bat bailitz bezala kanpotik begiara posizionatuko dira, hau da voyeur figura batean bilakatuz.Fase honetako helburu, interes pozisio hori erreztea izango da, biztanleak gehiago gerturatzeko xedearekin. Hori lortzeko orubearen alboan dagoen autobus geltokiaren inguruan bideo pantallak kokatzea izango da. Pantaila horien bitartez indusketen inguruko informazioa emango zaie, “Gran Herman” bat bailitz bezala. Horrez gain, inguruari loturiko pertsonai ezberdinen inguruko informazioa igorriko da, eta baita Vaubanen informazioa ere.
Informazioa proiektatu dituten pantailak CNC bidez moztutako xafla atalen bitartez eraikiko dira. Elkarrekin erreztazun handiz maklatu eta puntualki L metalikoekin errefortzatuko dira. Prozesu guztia bukatu ondoren desmontatu eta beste nonbaiten erabili daitezke, birziklatu edo biomasa erregai bezala

 Bolumenak proiektatzerako orduan jada, prozesuaren heziketa atalari ekin diogu. Fase honetako helburua esan dugun bezala, indusketa batzuen bitartez arrasto arkeologikoak ateratzea izan da, hauen bidez, hiritarrek lekuaren prespektiba aberatzago bat izan dezaten , lekuak historian zehar izandako bolumena ulertuz. Baina tamalez, arrasto asko errepide azpian daude. Hori dela eta pantailentzako euskarriak arrasto horien bolumena imitatuko dute, eta autobidea pasatzen den lekuetan lurrean bertan margotuko da harrezi zaharrek izandako oina


3. fasea: Hiria Ikasle Pasibo




  Hirugarren fase honetan hiritarrak lekuaren izate berriarekin lehen kontaktua ahalbidetzean datza horretarako, bigarren faseko indusketak gauzatzen diren bitartean harreziaren gainetik zurezko pasarela bat eraikiko da.

Pasarela hau ez da izango igarobide soil bat. Bere bistako funtzioaz gain, pantailen euskarriekin batera fortifikazioaren bolumen originala osatuko du, kateak botatzeko dorrearekin barne. Honen bitartez, hiritarrak tokiaren bolumetria beste modu batera ulertzen hasiko dira. Heziketa prozesua hasi da.

 Inguraren pertzepzio berri bat jasotzeaz gain, pasarelan esposaketa panelak egongo dira kokaturik. Panel horien bitartez oso oinarrizko informazioa jasoko tdute lekuaren inguruan eta beste zenbait faktoreren ingurua, esatera Vauban edo kardenala.
Itsura batean herritarrek afektu gehiegirik ez diotela iruditu arren, kontserbatu egiten da, memoriaren parte, herriaren esanaren zain.


4. fasea: Hiria Ikasle Aktibo
 Laugarren fase honetan prozesua gertatu ahal izateko orubearen egokitze lanak bukatu egiten dira. Habilitazioaren azken fase bezala hiritarrak aztarnetara bertara hurbiltzeko ahalmena ematen zaie, bertan heziketa prozesua bukatu eta proiektatze lanari ekiteko. Hau lortzeko beharrezkoa izango da kalearen kota eta  aztarnen kota lotzea. Honetarako eskailera batzuk eta igogailu bat izango duen bolumen bat erakiko da, pasarelaren sistema konstruktibo berarekin. Bolumen hau ez daedozelango bolumena izango, forma harrezi zaharren aztarnetatik jaiotzen da, honen estruzio bezala. Era honetan harrezi zaharraren atearen prezentzia orubearen aldameneko kalean osotasunez irudikatzea lortuko da, beti ere hiritarren lekuaren pertzepzioa aberaztuz.

Fase honetan hiritarra ikasle-ikusle pasibo bat izatetik ikasle aktibo bat bilakatzera pasatzen da, bertan emango diren konferentzi eta mahaiinguruetan kontzienteki parte hartzen. Ekintza hauek antolatu ahal izateko beharrezkoa izango da horretarako erabil daitekeen espazio funtzioanitz bat  antolatzea.




DEJAVU Laugarren fase honetara behin heldu ezgero, jada hiri guztian zehar lehen kaptazio fasea bukaturik egongo da, hori dela eta “pub” peanak ez dute erebilerarik izango, beti ere, auzoko edo espazio publikoko kideek bere gain ez batute hartzen artefaktoaren kudeaketa.

Hori dela eta “katxarro” hauek Baionako zerbitzutik atera aurretik partaidetza prozesuak iraungo duen bitartean  bertara ekarriko dira, giroa animatu dezaten eta hiritarrak prozesuan parte hartzera sustatzen jarraitu dezaten.

Obejtu hauentzat lekurik aprobosena hegoaldean geratzen den triangelua izan daitekeela  uste da, bertan izango diren aztarna urriak direla eta.

Gainera espazio ludikoari interes gehiago emateko xedearekin  indusketak hasi aurretik orubetik ateratako zuhaitz erraldoiak bueltatuko dira lorontzi erraldoi batzuetan landaturik, haiek ere, orubearen memoriaren parte baitira
.




THE SHOW MUST GO ON !

Behin orubearen egokitzapena bukatu izan denean  eta hiritarren heziketa prozesu osoa jaso izan dutenean , hau da, orubearen inguruko faktore guztiak eta beraikin erlazionatutako (eta erlazionatu nahi diren) pertsonak ezagutu eta ulertu dituztenean, proiektatze prozesuarekin hazteko garaia heldu da.


5. fasea: Hiriaren ahotsa
Fase honetan zehar hiritarrek lekuak zer izan behar duen adostuko dute, hau da, bestere era batera esanda, lekuarentzako programa aukeratuko dute foro ireki batean. Behin gunearen historia ezagutzen dutelarik eta berarekin erlazionatzen diren figurak, Vauban edo Kardenala adibidez,  erabakiko dute ea bertan afektu kolektibo bat daukan pertsonai baten memoriari eskeiniko dioten  lekua edo beste edozein programa bat txertatuko duten beraien beharrazk hasetzeko.

6. Fasea: Hiria Hiria proiektatzen
Behin programa adostuta eta programa horren biabilitate ekonomikoa politikarien oniritzia jaso ondoren, proiektuari ekiteko garaia helduko da. Proiektua teknikari batzuek gauzatuko dute hiritarrekin batera publikotasun ezberdineko foroen bidez, batzutan foro erabat irekietan , beste batzuetan ordezkariekin eraturiko foro murriztuago batean.

7. Fasea: Hiria Hiria eraikitzen
Behin fase honetara heltzean, proiektua adostuta eta oniritzi guztiak lortu dituenean, Eraikitzea baino ez da geratzen. Nolako proiektua izango den?... Inork ez daki... Milaka pertsonen iritzi , desira, nahiak eta ametsak biltzen dituen proiektu bat ezin baitateke aurreikusi, baikoitza ezberdina baita. Soilik... gertatu egiten...


TO BE CONTINUED...

miércoles, 1 de junio de 2011

ERAKUSKETA ETA ARGITALPEN LAMINAK

Hona emen eskeinitako lau laminetan sartu dugun informazioa. Bertan aurkitu daiteke: urdaibai eskalan buruturiko lana, lau proiektuen oinarri esanguratsua izan dena (Lehenengo lamina), bigarren proiektuan buruturiko estrategia/ eskema, Muruetako proiektuaren zati bat ere barneratuz (Bigarren lamina) eta azkenik, Baldatikan binaka osatutako proiektuak parez pare (Hiru eta Laugarren laminak).

Egia esan, launa laminetan buruturiko lana adieraztea zeharo zaila da, hori dela eta zenbait proiektu baztertu behar izan ditugu (Harrobian banaka eginiko proposamenak esaterako ). Beste barik, milesker eta ikusiko gara.

Esta es la información gráfica que hemos decidido añadir en las cuatro laminas. En ellas podremos encontrar: Análisis y propuestas realizadas a escala de Urdaibai, base fundamental de los cuatro proyectos realizados durante el curso (Primera lámina), el esquema y/o estrategia planteadas durante el segundo proyecto, introduciendo también parte de la propuesta de Murueta (Segunda lámina) y por último, los dos proyectos elaborados en Baldatika en parejas (Láminas tres y cuatro).

Lo cierto es que nos ha resultado imposible introducir todo el trabajo realizado durante el curso, es por ello que algunos trabajos han sido excluidos (Los trabajos realizados en la cantera de Ereño, entre otros). Muchas gracias y hasta otra. 



miércoles, 25 de mayo de 2011

URDAIBAI, BESTE BEGIRADA BAT

Jada, ikasgai osoko lau proiektuen inguruan erreparatu dugularik, urte osoan burututakoarengan idazteko aukera ailegatu zaigu. "Lan taldean aritzea izango da kurtso honetan gehienbat ikasi nahiko nukeena" izan zen irailean blog berrian askok idatzi genuena gure asmoak adierazteko orduan. 


Egia esan, horixe da, duda barik, aurtengo esperientziatik gogoz gogoratuko duguna, bertatik (talde lanetik) erdietsi baitugu proiektu bakoitzaren izaera eta bidea. 


Azken sarrera honetan, beraz, launaka (Gaizka, Andoni, Ubay eta Julen) , Urdaibai eskalan, burututako azterketa eta proposamenak azaltzen dira. Izan ere, lamina honen osatzea izan da Laida, Murueta, Ereño eta Baldatikako proiektuen habiapuntua une oro. Modu honetan, proiektuen lotura begibistakoa suertatzen da, bai geografikoki biosfera berean aurkitzen direlako, baita proiektuen arteko lotura kontzeptualak existitzen direlako ere. 


Bitxia bada ere, eskala honetan erreparatuz gero, aktuazio eremutik kanpo gelditzen ziren zenbait esparrutan proposamen eta aktuazioak planteatu izana, modu zuzenean lagungarri suertatu zaigu proiektuarekin aurrera egiterako orduan: esaterako, Laidako proiektuaren izaerak ez du zentzurik Gernika-Lumon planteatutako interbentsioa aintzat hartu ezean (aparkaleku baten proiektua), ez eta Urdaibaiko mendebaldean proposatutako ibilbide kultural eta paisajistikoa kontuan hartu gabe ere. Habiapuntua berbera izan zen hurrengo proiektuan (Muruetako proiektuan, alegia).


Beste askotan, plano honen osatzeak, irakasleek planteatutako programaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatu gaitu. Muruetan, esaterako, kokapen geografiko anitz aztertu genituen, Urdaibaiko udalen artean, potentzial erabakigarrien atzetik; hauxe izan zen, gainera, Ereñoko harrobian proposatutakoaren erabakirik garrantzitsuena (...)


Baldatika auzoan proposatutakoa ere ez da ulergarri suertatzen lamina honetan adierazitakoa aztertu ezean, bertan aurkitu baikenuen inguru osoan (baita Euskal Herri edo/eta Kantaurialde mailan) topatu dezakegun arazo eta aldi berean aukera paregabea: Pinus Radiata espeziearen bilakaera gure eskualdean.


Bukatzeko, taldekideei eskerrak ematea besterik ez dago, lauron artean proiektuekin aurrera egin ahal izanak honen gisako, urte osoko, zirkulu itxia gauzatzea ahalbidetu baitu; beste era batera, behar bada, ezinezkoa izango baitzen.


Milesker.

domingo, 22 de mayo de 2011

Zur Ustiapen alternatibo bat Zur alternatibo batekin: Baldatika


Baldatika, Foruako auzo bat, duela 100 urte. Baserriz osaturiko paisai batean beraien biztanleek baso eta landa lurrak ustiatzen dituzte. Urteen joan etorriak ustaren aro ezberdinek markatzen dituzte. Maiatzako marrubiak, Uztailako tomateak, Iraileko porruak … Negua heltzean ez da gehiegi geratzen ortuan, basogintza garaia da. Lekuko zaharrenek ilargia zelatatuko dute, honen fasea egokia noiz izango den esperoan, usadio zaharrak agindu bezala. 

Baldatika, Foruako auzo bat, gaur egun. Bere azken hatsari eutsi ezinean dauden baserri eta hormigoiz eraikitako sasi-baserri-txaletez osatutako paisai batean beraien biztanleak ez dira ageri, hirian baitaude lanean. Urteen joan etorriak telebistak markatzen du. Irailean haste da liga, urrian tele eleberrian denboraldi berriak eta uztailean berriz Frantziako Tour-a eta “el gran prix del verano”. Ingurura begiratu eta joandako garai baten itzala baino ez den, artalde bat ikus daiteke belarraz gozatzen, lasai. Ardi multzo honek bizi egunak mugatuak ditu jada. Jabeak saldu egin behar dituenaren erabakia hartuta baitu. Irabazi baino galera gehiago ematen dizkiote. Ezin dezake leia ustiapen handien aurka. 
Auzoa inguratzen jada ez dago haritz, pago eta arteez osaturiko ohian basati bat, baizik eta pinus radiata baso ordenatu eta arrazional bat. Piñuek desioz begiratzen dute auzoa, noiz izango ote diren ustiatuak zain. Baina biztanleak ez dira konturatzen, ez baitaude bertan.

Erori da gaua, eta gutxika gutxika iluntasunean zuzenak marrazten dituzten auto argiak bereiz daitezke. Biztanleak etxera bueltatu dira, lan eguna bukatu da. Lo hartu aurretik telebistak urteko zein sasoitan bizi diren gogoraraziko die.   

Argiak itzali dira.

Bihar berdin izango da.

Ez Baldatikan barrik, Euskal Herriko hainbat landa nukleoetan ere hau bera gertatuko da. Industria agropekuarioak eta forestalak aldaketa bortitz bat jasan izan dute azken urteetan eta baserri modeloa, zaharkiturik, ez da gai gaur egungo merkatuan eskaintza egoki bat gauzatzeko gai. Egoera honen aurrean baserriak abandonatu edo etxebizitza funtzioa hartu dute bere gain. Honek ustiapen landa eremu hauek logela hiri bihurtzea eragin du, eta inguruko landa guztiak ez ustiatzeaz gain beste sasi-baserri-txalet-en eraikutza bultzatu du. Gainberan dagoen bizi forma baten aurrean aurkitzen gara.
Logela-auzo hauen aurrean  zazpi pausotan bananduriko prozesu bat planteatzen dugu, landa nukleo hauek, berriz ere, inguruko baliabideak ustiatzen segitzeko asmotan eta auzoari bizitza berriz ekartzeko intentzioarekin.


1. Interes publikoa eraikin pribatuak okupatzen



Prozesuaren lehen pauso honetan baldatika auzoko ermita eta txoko pribatua okupatzea proposatzen dugu. Ermita gaur egun ez du erabilerarik eta egoera nahiko kaskarrean aurkitzen da. Hori dela eta eraberritu aurretik zur  biltegi eta tailer  bezala erabiliko da. Bertan zura tratatu eta lehortuko da, ondoren beharrezkoak diren eraikinak eraikitzeko beharrezkoak diren piezak ekoizteko.
Txoko pribatuari dagokionez egoera bikainean dago eta behin behineko etxebizitza funtzioa hartzeko falta zaion bakarra dutxa bat izango litzateke. Azken detaile hau dutxa solar bat jarriz konpanduko dugu.
Kolonizazio lehen urratsa gauzatzeko, beharrezkoak diren materialak traktore eta Ford Transit batean kargatu eta lau langilerekin batera Baldatikara joatea planteatzen da. Ibilgailuetan daramatzaten materialekin eraikin biak akondizionatuko dituzte. Behin lan hau eginda lehen ustiapenekin hasiko dira.




 2. Lehengo hazia





Behin lehen zur piezak ekoitzita ditugula lehenengo lehorgailuak eraikitzeari ekingo diogu. Lehorgailu horien bitartez material gehiago bildu ahalgo dugu eta lehortze prozesua azkartu. Lehorgailuak platform frame eraikuntza sistemaren bitartez egongo dira eraikiak. Makil txikiez eratuak, 10x5 15x5 eta 15x2 eko zur piezez egongo dira eratuak, zimenduak izan ezik, zeintzuk 16x16ko epaia eta 150zm ko luzaera daukaten taketez egongo dira eratuak. Zimenduetarako pieza hauek gainazala kiskalduta izango dute, xilofagoen eta hezetasunen erasotik babestuta egon daitezen.






3. Ugalketa




Behin lehen lehorgailuak eraiki ondoren prozesua asko azkartu da. Beraz, lehorgailu berriak eraikitzeko bai premia eta baita materiala sortu da. Horrez gain, hainbeste zur pieza tratatzeko eleiza barruan eraturiko tratamendu bainera ez da aski izango, beraz aire libreko tratamendu ontzi batzuk eraikiko dira. Tratamendua ura eta borax gatzek osatzen duten nahasketa baten bidez gauzatuko da. Tratamendu ontzi guztiak maldan bera egongo dira kokatuak eta tutueria sare baten bidez egongo dira konektatuta. Goiko gunean tratamendu likido depositu bat egongo da, non erabiligabeko likidoa izuriko den. Behan aldiz, erabilitako likidoak jasotzeko depositu bat izango da.






4. Emantzipazioa I




Behin lehorketa eta tratamendu prozesuak sistematizaturik daudela, ermita usteko garaia heldu da. Ekoiztu den materialaz baliatuz abandonaturik dagoen ur depositu zaharra biltegi - tailer bilakatuko da, oraingo honetan behin betikoa. Ermitako espazioa baino askoz handiagoa, bertan materialen lanketa eta bilketa areagotu egiten da. Horrez gain, oleta konektatuko duen errepide bat eraikitzea planteatzen da, udalaren kontu. Errepide hori klabea izango da ustiapen honen etorkizuneko hazkuntzan. Horrez gain, berriz berrezkuratuko da aintzinean Oletak eta Baldatikak izandako arreman estua, bide sarea izteaz gain.





5. Emantzipazioa II


Lantoki aproposa eta zur tratamendu prozesu sistamatizatua behin lortu ondoren, konplexutasun altuagoko eraikinak ekoizteari ekiteko prest gaude. Lehengo etxebizitzak eraikitzen dira. Etxebizitzen zimenduak lehorgailuak izango dira. Era honetan, baserri tradizionala lez, makina beten inguruan eraikitzen den etxebizitza bat bilakatzen da.









6. Azken ukituak



Etxebizitzak eraiki ondoren, inguruak egokitzea eta akaso lehorgailu gehiago erakitzea baino ez zaigu geratzen. Horrela, lehorgailu gehiago eraikiko dira, eta etxeak eta espazio publikoak batuko dituzten bideen urbanizazioa garatuko da. Horrez gain, arreta berezia eskainiko zaie fase honetak aurrean erabili izan diren erakin biei, ermita eta txokoari. Ermita espazio funtzioanitz bilakatuko da, no ekitaldi eta jarduera ezberdinak garatu ahalgo diren. Txokoari dagokionez, lehen pribatua izandakoa, orain publiko bilakatuko da, herri elkarte batean eraldatuko da. Txokoak aldaketa burokratikoak izateaz gain, aldaketa fisikoak ere izango ditu. Baldatikako espazio publikoari sortzen dion kaltea dela eta, eta espazio publiko hori gauzatu izan den proiektuarekin arreman zuzen bat lortzeko txokoaren estalkia graderio batean eraldatzea proposatzen da, non, alde batetik auzoko espazio publikoko ekitaldiez gozatzeko balio izango duen eta bestetik bai biztez eta baita basogintza jarduerez gozatzeko aukera emango du.







 Aire irteera babez barandilletatik 
egingo da zenbait kasuta.






7. Etorkizunera begira




Azken ukituak gauzatu ondoren, baldatikan eratu den komunitate berria erabat autonomoa da. Esku artean daukanarekin etxebizitza berriak eraiki ditzake, pinus radiata zura komertzializatu, lehorgailu gehiago sortu... nahi duen bidea jarrai zezakeen.

Aurreko sarreran azaldu izan genuen bezala, egokiena nukleo txikiak eratzea izango litzateke etxebizitzak gune puntualetan fokalizatuz beraien inguruan espazio publiko egoki bat sortuz.

















miércoles, 20 de abril de 2011

Baldatika: Prozesua eta Tipologia

Harri kartoizko dekoratuak eta baso umezurtzak

Aurreko batean jada egin genuen, momentu honetan eskutartean langai daukagun, Baldatika auzo Forutarraren egoera. Gainbehera atzeragaitz bati aurre egin ezin dion baserritar bizitza eredu tradizionala, lo gela hiri sistemarekin hari da leian, bere azken hatsa noiz agortuko duen zain. Gutxinaka gutxinaka, baserriak explotazio agropekuario bezala kudeatu izan dituzten erabiltzailerak desagertzen joan diren einean, hauek, hiritarrentzako etxebizitza bezala berriztatu egin dira, edo kasurik tamalgarrienetan eraitzi, etxebizitza berri bat eraikitzeko. Kasu bietan explotazioak desagertaraziz. Izan ere, ez da harritzekoa desagerpen hau, zaharkituriko ustiapen abelur hauek ez baitaukate zer eginik egungo explotazioekin moderdeno eta teknologikoeki.

Honela aurkitzen dugu Baldatika, logela hiri(auzo) bilakatzera kondenaturiko etxebizitza multzoa. Hala ere, salbamendu-flotagailu batek naugragoa itotzen usten ez zuen bezala, ageri zen Baldatika inguruan, honen susperketa eragin zezakeen potentziala: Pinus radiata basoak. Honen bidez, eta aurreko batean komentatu izan genituen puntuekin ekin zaio proiektu honi, ondorengo lan prozesua planteatuz.



Prozesu hau garatuko den ingurua ondo akotatu beharko litzatekela kontzideratu izan da, izan ere, gaur egun eraikinen inguruko lurren partzelazioa nabarmena da. Hori dela eta, erabilerarik ez daukaten orubeak erabiltzea kontzideratu da.


Baserriaren oinordetza
Baldatika auzoren lurrak Urdaibaiko biosferaren barnean daude kokatuak. Hau, horrela izan, bertan eraikiko diren eraikin berriek ondare paisajistiko eta kulturalak “babesteko” legedi zorrotz bat bete beharko dute. Legedi horren barnean ageri diren araudietako asko eraikin berriaren balore estetikoak baserri tradizionalera (edo hobe esanda, baserri tradizionalaren garai bateko) hurbiltzea bilatzen du, babes paisajistiko kultural horren atzetik. Horien adibide dira bi uretara dagoen teilazko estalkia, zuriz margoturik dagoen, leiho bertikalen  erabilera beharrezkoa edo kontra-bentanak. Guk ordea gure tipologia planteatzerakoan baserri tradizionalaren beste zenbait balore berrezkuratu ditugu:



Baserria makina bezala



Baserria, gaur egun gizarteak hain barneraturik daukan irudi bukolikotik urrun, explotazio agropekuario bat izan da, arrazionalki antolatua, makina baten moduan. Zenbaitetan makina literal bat bilakatuz. Horren adibide dira, XVI. mendean Euskal lurretan eraiki izan ziren dolare baserriak. Baserri guztia sagardoa ekoizteko erabiliko zen dolare baten inguruan eraikitzen zen, gainerako erabilera bigarren mailakoak bilakatuz.

 Gure kasuan, basogintza uztiapenerako hain beharrezkoak ditugun sekadora solarren inguruan etxebizitzak eraikitzea planteatzen dugu. Gailu hauek eraikinaren zimendua soluzionatzeaz gain, inguruan hain karakteriztikoak diren malda gogorrei aurre egiteko balio dizkigute. Honez gain, sekadora hauen bitartez posiblea zaigu espazio publiko berriak sortzeko aukera daukagu.

Sekadora hauek, proiektuko eraikin guztiak bezala, egur pieza txikien bidez eraikitzea planteantzen da. Lurrarekin kontaktua gauzatzeko gainazala kiskalirik dauzkaten egur pieza batzuen bidez egitea proposatzen da.

Lehoragilu solarraren gainean, horrez gain, sekzio ezberdiñeko protikoak eraikitzea ahalbidetzen da.





Ataria: Auzokoekin elkarbizitzarako esparrua


 


Baldatikan gaur egun dauden baserri tradizional guztiek ataria daukate, eraikin berriak ez bezala. Ataria baserriko espazio pribatua izan arren, kutxu erabat publikoa dauka, eta historian zehar beti izan da solasaldietarako, soziabilizatzeko edo behar ezberdinak gauzatzeko espazio funtzioanitza, eta nolabait baserriko horma lodien atzean izkutatzen ziren pertsonen erakustoki. Oraindik proiektatze prozesuan ageri jarraitzen duten tipologietan kontzeptu hau integratzea planteatzen da.


Urbanizazio sistema ez lineala

Proiektua gauzaturiko den eremuak mugatzerako orduan auzo guztian zehar ierkia ezberdiñetako fokoak sortzea planteatzen da, hiri kalearen konfigurazio lineala sahieztu nahian. Hori dela eta, hiru nukleo planteatzen dira. Garrantzitsuenak eleiza txokoak eta C formako eraikinen artean sortzen den plaza indartzea bilatzen du. Horrez gain, gunean ageri den txoko pribatuak espazio publiko honi ematen dio kutxu pribatua deuzestatzea bilatzen da.

Honez gain, beste bi nukleo planteatzen dira, bigarren mailakoak. Bat Oletan, Baldatikarekin kontaktuan jartzeko intentzioarekin eta bere inguruak daukan kutxu pribatua publiko bilakatzeko intentzioarekin. Azken nukleoa baldatikaren bidearen bukaeran kokatzea planteatzen da, beste biak baino apalagoa, gune hau isolaturik ez gelditzeko  asmoarekin.