Mostrando entradas con la etiqueta ereño. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ereño. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de marzo de 2011

Nola antolatu 50.000 lagun harrobi batean... emaitza



Aurreko batean Ereñoko Harrobian 50,000 lagun nola sartu genitzaken galdetzen genion geure buruari. Ekitaldi jendentsuen analisi tipologiko bat egin ondoren lau tipologia ezberdin bereizi genituen beraien interes puntuen arteko erlazioen arabera: monofokala, afokala, multifokal hierarkirik gabeko eta multifokal hierarkizatua. Ekitaldi tipologia bakoitzak espazio mota ezberdinak behar zituen bere behar programatikoak hasetzeko. Honi, ekitaldi gehienak izaera efimeroa daukatela gehitzen badiogu proiektua arkitektura moldakor eta eraldakor baten bidez ebaztea logiko ikusi izan dut.


Andamioa denontzat aski esaguna den egitura aldakor eta moldakorra da. Hala ere, Ereñoko Harrobia bezalako inguru bertikal batearako ez da izan diseñatua. Beraz, andamioa eskaladarako erabiltzen diren "friend" edo "fisureroak" direlako gailuen teknologiarekin fusionatu ditugu eta beraiek kokatzeko harrobi guztiko horma eta zoruak diametro ezberdiñeko zuloekin zulatu ditugu.

Honela, harrobian zehar guk nahi dugun egitura montantu ahal izateko aukera izango dugu, nahi eta beharren araberakoa.








Beraz, proiektua hildo horretatik bideraturik, zuloen banaketa definitu eta interbentzioak funtzionatu dezan beste puntuak zehaztu dira: bide zaharren eraberritzea, bidexka berrien trazatua egitura efimeroen bitartez sare itxi bat sortu ahal izateko, zenbait eraikiñen eraberritzea egiturako piezen biltegi bezala funtzionatu dezaten eta autobus geltoki baten kokapena.

Ondoren erabilera zenbait adibide eman dira.











Eszenatoki hau gora eta behera mugitzeko ahalmena izango du. Errailik jarri nahi izan ez denez gurutzaturiko kableen bik bideratuko dute plataforma, ain ezagunak ditugun paralexen teknika bera erabiliz. Beste bi kablek gora eta behera mugituko dute motor higiturik




















Entregako lamina ondorengo helbideak lortu daiteke:

Aurrrean aurkeztutako plano guztiak eskala handi bateko zehetazunari erantzuten diote, zehetuago ikusi nahai izanez gero ondorengo helbidean lortu daitezke bektorialean:

miércoles, 23 de febrero de 2011

Nola antolatu 50.000 lagun harrobi batean... Prozesua

Argi geratu aurreko azterlanean Urdaibaik  ez ezik Eukal Autonomi erkidego osorako mezedegarria izango litzateela ekitaldi jendetsuak antolatzeko gune berria bat jaio daiten, eta Ereñoko harrobia leku paregabe horretarako. Izan ere, Urdaibai gaur egun nabaria den espazio naturalen antropizazio eta espazioen degradazioaren beldurra ez dugu zertan izan, jada antropizaturiko espazio batean hari baikara lanean, naturalki degradaturikoa, gizakiak mendiari egindako zauri batean.

Beraz, heldu da interbentzioa nola gauzatu beharko den pentsatzen hasteko garaia. Lehen pausua, bertan eman ahalgo litezkeen ekintza motak aztertzea izango litzateke.



Zenbait aukera aztertu ondoren Ereñoko harrobiak bere baitan hartu ditzakeen ekitaldi mota aniztasuna harrigarria dela ikus geneazake. Behar arras ezberdinek espazio arras ezberdinak eskatuko dizkigute. Hori dela eta, sistema moldakor bat planteatu beharko da. Ondorengoa planteatzen da:





Eraikuntza sistema simple bat planteatzen da, ustiaturiko harri pareta eta zoru guztiak zuloz jostea, ondoren bertan eskaladan erabili ohi diren "fisurero"-en moldakuntza baten bidez eta bizitza guztiko andamio sistemaren birmoldaketa baten bidez harrobia kolonizatzeko moldakor bat planteatzen da. Honen bitartez gaur egun harrobian zehar aurkitzen diren amaigabeko bidezihorrak ibilbide zare bat bilakatzeko aukera izango lukete, harrobi guztitik igarota.













Behin ekitaldiaren sarearen aurreikuspen posible bat osaturik daukagula , gure soluzio unibertsalak ekitaldi ezberdinen aurrean nola moldatuko duen espazioa aztertzen hasi beharko gara, nola posiblitate ezberdinei soluzio ezberdinak eman ahalgo dizkion. Hori dela eta Ekitaldi jendetzuen analisi tipologiko bat gauzatu da.

EKITALDI JENDETSUEN ANALISI TIPOLOGIKOA

Aurrean komentatu izan dugun bezala hamaitxo dira ekitaldi multitudinal tipoak, bakoitzak bere behar eta eskariekin. Hala ere, azterketa arin bat egin ondoren orokorrean lau ekitaldi jendetsu tipologia nagusi daudela  esan genezake, eta gainerako guztiak hauen arteko konbinaketak direla esan genezake.

1. TIPOLOGIA: Monofokala

Ekitaldi tipo hauetan Interes puntu bakarra egoten da, puntu hori ekitaldiaren zentru bilakatuz. Normalean (ez beti, noski) eskala txikiko ekitaldiak izango dira, lokalak , komarkalak edo probintzialak. Ez dute iraupen luzerik izango, ordua izango da gehienetan bere luzaera kuantifikatzeko erabiliko dugun magnitudea. Adibide batzuk ematearren: Proiekzioak, Interbentzio artistikoak, mitin polikikoak, omenaldiak...


2.TIPOLOGIA: Afokala

Tipologia hau interes puntu askoren bidez osatzen da. Hainbeste eta hain gertu daude beraien artean interes puntuak sare homogeno bat eratzen dela eta ez dela foko kontreturik bereizten. Tipologia hau normalean expoek eta azokek izango dute. Beraien objetibo nagusia saltzea eta persuaditzea izango da, produktu berriak erakutziz eta frogatzeko aukera emanez. Egitura ordenatu bat izango dute, erabiltzaileak era ordenatu batean postu guztiak , bat bera ere ahaztu gabe, ikusteko aukera izan dezan ibilbide batean zehar. Eskala guztietako azoka egongo dira, lokaletik  maila internazionalerarte. Azoka hauen iraupena ere ez da definitua izango, baina normalean, erabiltzaileak bertan ez du egun bakarra baino gehiago egingo.





 3.TIPOLOGIA: Multifokal jerarkizatu 

Hirugarren tipologia honetan interes foko ezbedinak antolatzen dira, aldi berean gainera. Fokoak beraien artean ez dute jerarkia markaturik izango, horrez gain independenteak izango dira beraien artean, hau da, interes foko bat kenduz gero, galera horrek ez du izango erreperkuziorik gainerako fokoetan. Sistema hau oso erabilia izango da topaketa eta kontzentrazioetan. Eskala gustietakoak izan dira, baina normalean erdi eskalakoak izango dira komarkal edo probintzialak, noizbait nazionalak eta gutxi batzutan internazionalak. Ekitaldi hauen luzaera ere ez dago definitzerik, batzutan egunekoak izango dira, bestatan ordea bi astekoak. Topaketa eta kontzentrazioetan ekitaldi ezberdinak antolatzeko aukera eman beharko da, eta hauek aldi berean gertatu ahal izateko aukera. Kuriosoa da nola, kasu hauetan ekitaldi handientzat sortuak izan diren espazioak bertan aldi berean jarduera ezberdinak gertatu ahal izateko espazioa fragmentatzen den.

Topaketa eta kontzentrazioak normalean monotematikoak izango dira, eta beraien helburu naguzia gaiaren inguruan interesaturik daueden erabiltzaileak batzea izango da, beraien arteak ekitaldiak ospatu eta lotura sozialak gerta daitezen.





4.TIPOLOGIA: Multifokal Jerarkizatua

Azken Tipologia hau interes foko ezberdinez egongo da eratua. Interes foko ezberdinen artean jerarkia argi bat izango da, eta Interes gune bateri subordinaturik bigarren mailako gainerako foko osagarri batzuk ageriko dira, zeintzuk foko naguzi gabe zentsurik ez daukaten. Demagun adibidez, musika festival bat. Kontzertuak, kanpingune bat, txosna nagusi bat  eta merchandising merkatu bat, azken bi hauek arrakasta ikaragarriarekin. Orain ken ditzagun kontzertuak, ba al daukate sentzurik gainerako instalazioek? Ez. Erabiltzailea kasu honetan argi dauka zertara doan ekitaldira, kontzertuetaz gozatzera, gainerako instalazio guztien erabilera ia ustekabekoa izango da, kasu askotan erabilera foko nagusiak funtzionatu ahal izateko beharrezkoak diren arren.

Ekitaldi hauek normalean finantziazio handi baten bitartez kudeaturikoak izan oi dira eta eskala handikoak, nazionala eta internazionala. Hiru - lau egun luzatuko dira eta erabiltzaile gehienak bertan egongo dira ekitaldi guztian zehar, horrek dakarren instalazio konkretuen beharraz.






Ondorioa

Argi dago ekitaldi jendetsuak jasotzeko harrobiak duen potentzialitate guztia ustiatu nahi badugu antolamendu moldakor baten beharra daukaguna zeinek tipologia ezberdinei erantzun ezberdinak eman ahalgo dizkion:

Azoka: postu guztietak zeharkatu dituen itinerarioa

Topaketa: Ekitaldi aniztasuna, espazio handien fragmentazioa

Festibala: Espazio nagusien (zerbitzatuak) eta bigarren mailakoen(zerbitzariak) definizioa


Ekitaldi jendetsuak Urdaibain

Azken proiektu honetan Ereñoko kantera ekitaldi jendetsuen gertaera posiblea izanteko asmoz hau moldatzea planteatu izan zaigu. Baina... ba al dauka Urdaibaik horrelako espazio baten beharra? Astertu dezagun Urdaibai bertako adibide bat.


Gernikako Metalway Festibala

2005ean Gernikan eskala nazionalean erreferente bat izan zen festibal hau ospatu zuen. 20.000 lagun baino gehiago urbildu ziren bertara herriko komertzio, taberna eta txosnetan (herriko jaiekin kointziditu bai zuen) izugarrizko irabaziak utziz. Horrez gain, Nazio mailako eszena musikalean bere lekutxoa topatu zuen. Segi dezagun festibalaren bilakaera albisteen bitartez.












Badirudi, Urdaibaik ez ezik Euskal Autonomi Erkidego osoan behar direla festibal jendentsuak biltzeko aukera ematen dituzten espazioak. Honekin  ez nabil esaten ez daudenik eta tankerako ekitaldiak ospatzen ez direla, hurrunegi joan gabe hor dauzkagu Azkena edo Kobetasonik festibala, baina badirudi eskaera gaur egungo espazioek jasan ditzaketen baino handiagoa dela. Izan ere, uda heltzean nekez beteko ditugu gure hondartzak eguzki bila datozen germaniarrez, Benidorm lez, hemen udan ere eguzkirik ez baitugulako. Beraz, azken urteetan egin den bezala, Bilbon bereziki, turismo kulturala bultzatu beharko genuke eta bere barne, festibalak, topaketak edo expoak bezalako ekitaldi gendetsuekin.