martes, 28 de septiembre de 2010

Ondarea: Izoztu, Eraldatu edo Suntsitu?

Abuztuko egun lainotsu bat izan zen Amaiurren boluntario indusketa eta ondarea katalogazio lanetan geunduen taldekideok Elizondon ikusgai zegoen Xabier Morras margolariaren erakusketa batera hurbildu ginean.

Erakusketara sartu eta une batez margolariaren lanak gainetik ikusi ondoren, artista beraren eskutik bisita gidatu batez gozatzeko aukera izan genuen. Bertan bere lanen esanahi eta inspirazio iturriez hitz egin zigun. Bere margolan asko ondare arkitektonikoaren kontserbazioa aldarrikatzen zuten. Gehiengoak euskal baserriaren kontserbazioa gai nagusitzat bazuten ere, Ingalaterran Art Deco estiloan eraikitako fabriken edo Manhattan eta Chicagoko XIX. mendeko zeruarraskarien kontserbazioa ere gogor aldarrikatu zuen. Bizitan bageunden zenbait arkitektura ikasle eta zenbait arkitekto. Bisitaren ondoren geneukan ardo dastaketan izango genituen eztabaiden hasia ereinda zegoen.




Zer egin Eukal Herrian daukagun ondare arkitektoniko ruralarekin? 

Izoztu betirako gaur egunera heldu zaizkigun bezala? Baina ze punturarte da hori ekonomikoki sostengarria? Ba al du logikarik teknologikoki atzeraturik dagoen esplotazio agrikola bat kontserbatzea gainerako esplotazio handi garaikideekin lehiatu ezinean? Nork hartu ardura hori bere lepo?

Eraldatu? Teknologia berriei ateak ireki hormigoi armatuzko dintelekin leihoak zabaltzeko eta beira bikoitzeko pvc-zko arotzeria jartzeko? Baina horrek ez luke eraikinaren memoria akatuko, eta ondarearen xarma guztia pikutara botako? Baina bestalde ez al da erakina eboluzio konstante batean aritu mendeen zehar gaur egunera heldu arte?

Suntsitu agian? Beraien lekuan eraikin garaikideak behar garaikideak asetzeko?

Lagun bakoitzak bere iritzia zeukan, eta heldu ginen konklusio bakarrera harlandua imitatzen duten harri xerratuzko aplakatuak txalet-etan inori gustatzen ez zitzaizkigula izan zen.

Gaira sarrera Euskal baserrien  adibide hurbil eta entzutetsuaren bitartez egin dudan arren gai, eztabaida ez da Euskal Herrira bakarrik mugatzen. Gero eta eraikin gehiago, monumentu gehiago, gune natural gehiago (Urdaibaiko biosfera adibidez =D) edo hiri atal gehiago daude babesturik eta erabat debekatua beraien manipulazioa. Denboran izozturik bere inguruan gertatzen diren aktibitate guztiez banandurik puntu ilun itsu eta gorrak dira, aldameneko akzio guztiak bere beharretara subordinatzen diren bitartean edo sinpleki hauek bera saihesten ahalegintzen diren bitartean.

Zenbaitek gizarte mailako diogenes sindremeatzat daukate; beste zenbaitek berriz beharrezkoa ikusten dute ondarearen kontserbazioa datozen belaunaldientzako; eta muturretako bi pentsaera hauen artean hamaika iritzi.

Momentuz nire gaiaren inguruko iritzia gorde egingo dut baina ordainetan gaiaren inguruan Koolhaas-i egindako elkarrizketa bat usten dizuet.  

http://www.clarin.com/arquitectura/Dejemos-embalsamar-ciudades_0_339566058.html 


"Salvo por razones de imposibilidad financiera, hay que dejar de embalsamar las ciudades, monumentos o partes enteras del mundo. Hace falta creatividad, dar libertad a la imaginación"







domingo, 26 de septiembre de 2010

PAISAIA IDEIA GISA (erakusketa)



Amaitzear dagoen aste honen hasieran  arkitektura eskolako zenbait ikaskide Koldo Mitxelenan momentu honetan ikusgai dagoen Land Art- aren inguruko esposaketara hurbildu ginen. Karrera honetan daramatzagun hiru urteetan zehar erakusketak aztergai zuen mugimendu artistiko honen inguruko hainbat klase jaso izan ditugu, hori dela eta, bertan ikusi genituen zenbait kontzeptu eta obra ezagunak genituen. Baten bat aipatzearren Gerry Schum-ek baturiko Land Art grabaketak edo Joseph Beuys-k 1982ko Documenta- rako prestatu zuen akzio artistikoa bati-bat. Land Art artistek museoetatik ateratzeko zeukaten grina ere, aski ezaguna geneukan. Esan genezake hau, erakusketako gidak zioen bezalaxe, kontraesanean sartzen zen erakusketa bera galeria batean barruan musealizaturik egotearekin. Land Art obra bat gozatzeko modurik egokiena, nire ustez, obrara bertara hurbildu eta artistak eraikitako paisaia artifizial horrek sortzen dituen sentsazioak esperimentatzea izango litzateke. Hala ere, obrek bere inguruarekin daukaten lotura eta beraien magnitudeak kontuan izanda ezinezkoa litzateke, nire ustez, pila bat land art obra leku jakin batera eramatea erakusketa bat osatuz, are gehiago kontuan hatzen badugu hainbat eta hainbat jada ez direla existitzen (Agnes Denes-en Manhattango interbentzioa adibidez). Beraz, galeria bateko lau pareten artean land art erakusketa bat sartzea, bere kontzeptuak mundutik zabaltzeko ordaindu beharreko prezioa dela ezan genezake.
Joseph Beuys 1982-ko Documentan
Agnes Denes-en akzio artistikoa Manhattan-en



Aurrean komentatu dudan bezala, erakusketako hainbat kontzeptu eta obra ezagunak nituen, beste batzuk ordea niretzat berriak ziren. Esaterako Ana Mendietaren lanak. Ezin nezake esan bere lana ehuneko ehun ulertu nuela, baina zerbait hori izan zuen etxera bueltatzean bere obrari buruz informazio gehiago bilatzera bultzatu ninduena.

Ana Mendietaren obretariko bat


Eta sarrera honekin bukatzeko ezagutzen nituen eta ezagutzen ez nituen obra, artista eta kontzeptuen artean hirugarren talde bat aipatu beharrean nago, faltan bota genituenak.  Erakusketa aretora sartu aurretik erabat konbentziturik nengoen Christo eta  Jeanne-Claude paisaiaren eraldaketaren inguruan egindako lanei buruz hainbat informazioa aurkituko genuela erakusketan, baina irakurketa gunean zeuden publikazioetan aparte artista hauen inguruko erreferentziarik ez zegoela uste dut. Hala ere, eskertzekoa ere bada, erakusketa betiko obra ezagunetan  zentratu beharrean entzute gutxiagoko beste zenbait lan erakustea.




Esposaketatik irteterakoan neukan sentsazioa ona izan zela ezan nezake. Bertan ideia zaharrak errepasatu, kontzeptu berriak ikasi eta hurrengo baterako galdera eta kuriositate berriak jasotzeko aukera izan baikenuen.

martes, 21 de septiembre de 2010

Espektatibak

Saila egiten zait, proiektuetako ikasgaiarekin dauzkadan aurrekariak ikusita, laugarren kurtso honetan zer nolako dinamika mota jarraituko den aurreikustea. Izan ere, karrera honetan aritu izan naizen hiru urteetan zehar proiektuetako hiru ikasgai nahikoa ezberdinak ezagutu izan ditut. Adibidez, lehen mailan, hamabost eguneko proiektu azkarrak egiten genituen. Bigarren mailan, ordea, lauhileko bakoitzean pare bat proiektu egin genituen, eta hirugarren kurtsoan, berriz, lauhileroko bakoitzean proiektu bakarra, baina proiektuaren eskala ezberdinei sakontasun maila handia eskeiniz. Hiru urte, hiru planteamendu ezberdin, hiru programa ezberdin ... nola aurreikusi aurtengo kurtsoa?

Hala ere, kurtsoak izango duen eskema nire buruan argi ikusi ezin badut ere, aurreko urteetan beste pauta edo faktore batzuk errepikatuko diren esperantza eta desioa dut. Ikasleari berari bere ideia propioak jorratzen uztea eta horretara laguntzea eta animatzea. Arkitektura konbentzionaletik irtetea eta inbestigaziora bultzatzea. Amesteko eta gure gose artistiko guztiak asetzeko aukera izatea kalitatezko arkitektura bat sortzen dugun bitartean. Azken finean, proiektuak karrerako gainerako irakasgaiak baino erakargarriagoa eta liluragarriagoa egiten dituen faktoreak, aurreko urte guztietan hor egon diren bezala, aurten ere bertan egotea espero eta desiatzen dut.

Pd:  Proiektuak 3  ikasgaitik egiten diren bidaiak izugarriak direnaren komentario aunitz etsun izan ditut ikasle zaharragoen ahoetatik...