martes, 28 de septiembre de 2010

Ondarea: Izoztu, Eraldatu edo Suntsitu?

Abuztuko egun lainotsu bat izan zen Amaiurren boluntario indusketa eta ondarea katalogazio lanetan geunduen taldekideok Elizondon ikusgai zegoen Xabier Morras margolariaren erakusketa batera hurbildu ginean.

Erakusketara sartu eta une batez margolariaren lanak gainetik ikusi ondoren, artista beraren eskutik bisita gidatu batez gozatzeko aukera izan genuen. Bertan bere lanen esanahi eta inspirazio iturriez hitz egin zigun. Bere margolan asko ondare arkitektonikoaren kontserbazioa aldarrikatzen zuten. Gehiengoak euskal baserriaren kontserbazioa gai nagusitzat bazuten ere, Ingalaterran Art Deco estiloan eraikitako fabriken edo Manhattan eta Chicagoko XIX. mendeko zeruarraskarien kontserbazioa ere gogor aldarrikatu zuen. Bizitan bageunden zenbait arkitektura ikasle eta zenbait arkitekto. Bisitaren ondoren geneukan ardo dastaketan izango genituen eztabaiden hasia ereinda zegoen.




Zer egin Eukal Herrian daukagun ondare arkitektoniko ruralarekin? 

Izoztu betirako gaur egunera heldu zaizkigun bezala? Baina ze punturarte da hori ekonomikoki sostengarria? Ba al du logikarik teknologikoki atzeraturik dagoen esplotazio agrikola bat kontserbatzea gainerako esplotazio handi garaikideekin lehiatu ezinean? Nork hartu ardura hori bere lepo?

Eraldatu? Teknologia berriei ateak ireki hormigoi armatuzko dintelekin leihoak zabaltzeko eta beira bikoitzeko pvc-zko arotzeria jartzeko? Baina horrek ez luke eraikinaren memoria akatuko, eta ondarearen xarma guztia pikutara botako? Baina bestalde ez al da erakina eboluzio konstante batean aritu mendeen zehar gaur egunera heldu arte?

Suntsitu agian? Beraien lekuan eraikin garaikideak behar garaikideak asetzeko?

Lagun bakoitzak bere iritzia zeukan, eta heldu ginen konklusio bakarrera harlandua imitatzen duten harri xerratuzko aplakatuak txalet-etan inori gustatzen ez zitzaizkigula izan zen.

Gaira sarrera Euskal baserrien  adibide hurbil eta entzutetsuaren bitartez egin dudan arren gai, eztabaida ez da Euskal Herrira bakarrik mugatzen. Gero eta eraikin gehiago, monumentu gehiago, gune natural gehiago (Urdaibaiko biosfera adibidez =D) edo hiri atal gehiago daude babesturik eta erabat debekatua beraien manipulazioa. Denboran izozturik bere inguruan gertatzen diren aktibitate guztiez banandurik puntu ilun itsu eta gorrak dira, aldameneko akzio guztiak bere beharretara subordinatzen diren bitartean edo sinpleki hauek bera saihesten ahalegintzen diren bitartean.

Zenbaitek gizarte mailako diogenes sindremeatzat daukate; beste zenbaitek berriz beharrezkoa ikusten dute ondarearen kontserbazioa datozen belaunaldientzako; eta muturretako bi pentsaera hauen artean hamaika iritzi.

Momentuz nire gaiaren inguruko iritzia gorde egingo dut baina ordainetan gaiaren inguruan Koolhaas-i egindako elkarrizketa bat usten dizuet.  

http://www.clarin.com/arquitectura/Dejemos-embalsamar-ciudades_0_339566058.html 


"Salvo por razones de imposibilidad financiera, hay que dejar de embalsamar las ciudades, monumentos o partes enteras del mundo. Hace falta creatividad, dar libertad a la imaginación"







1 comentario: