domingo, 26 de septiembre de 2010

PAISAIA IDEIA GISA (erakusketa)



Amaitzear dagoen aste honen hasieran  arkitektura eskolako zenbait ikaskide Koldo Mitxelenan momentu honetan ikusgai dagoen Land Art- aren inguruko esposaketara hurbildu ginen. Karrera honetan daramatzagun hiru urteetan zehar erakusketak aztergai zuen mugimendu artistiko honen inguruko hainbat klase jaso izan ditugu, hori dela eta, bertan ikusi genituen zenbait kontzeptu eta obra ezagunak genituen. Baten bat aipatzearren Gerry Schum-ek baturiko Land Art grabaketak edo Joseph Beuys-k 1982ko Documenta- rako prestatu zuen akzio artistikoa bati-bat. Land Art artistek museoetatik ateratzeko zeukaten grina ere, aski ezaguna geneukan. Esan genezake hau, erakusketako gidak zioen bezalaxe, kontraesanean sartzen zen erakusketa bera galeria batean barruan musealizaturik egotearekin. Land Art obra bat gozatzeko modurik egokiena, nire ustez, obrara bertara hurbildu eta artistak eraikitako paisaia artifizial horrek sortzen dituen sentsazioak esperimentatzea izango litzateke. Hala ere, obrek bere inguruarekin daukaten lotura eta beraien magnitudeak kontuan izanda ezinezkoa litzateke, nire ustez, pila bat land art obra leku jakin batera eramatea erakusketa bat osatuz, are gehiago kontuan hatzen badugu hainbat eta hainbat jada ez direla existitzen (Agnes Denes-en Manhattango interbentzioa adibidez). Beraz, galeria bateko lau pareten artean land art erakusketa bat sartzea, bere kontzeptuak mundutik zabaltzeko ordaindu beharreko prezioa dela ezan genezake.
Joseph Beuys 1982-ko Documentan
Agnes Denes-en akzio artistikoa Manhattan-en



Aurrean komentatu dudan bezala, erakusketako hainbat kontzeptu eta obra ezagunak nituen, beste batzuk ordea niretzat berriak ziren. Esaterako Ana Mendietaren lanak. Ezin nezake esan bere lana ehuneko ehun ulertu nuela, baina zerbait hori izan zuen etxera bueltatzean bere obrari buruz informazio gehiago bilatzera bultzatu ninduena.

Ana Mendietaren obretariko bat


Eta sarrera honekin bukatzeko ezagutzen nituen eta ezagutzen ez nituen obra, artista eta kontzeptuen artean hirugarren talde bat aipatu beharrean nago, faltan bota genituenak.  Erakusketa aretora sartu aurretik erabat konbentziturik nengoen Christo eta  Jeanne-Claude paisaiaren eraldaketaren inguruan egindako lanei buruz hainbat informazioa aurkituko genuela erakusketan, baina irakurketa gunean zeuden publikazioetan aparte artista hauen inguruko erreferentziarik ez zegoela uste dut. Hala ere, eskertzekoa ere bada, erakusketa betiko obra ezagunetan  zentratu beharrean entzute gutxiagoko beste zenbait lan erakustea.




Esposaketatik irteterakoan neukan sentsazioa ona izan zela ezan nezake. Bertan ideia zaharrak errepasatu, kontzeptu berriak ikasi eta hurrengo baterako galdera eta kuriositate berriak jasotzeko aukera izan baikenuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario