lunes, 29 de noviembre de 2010

Eta zuk zer egingo duzu zure CO2 emisioak %10 jaisteko?

Joan den egunean klasean komentatu zen lur plantetan gizaki gehiegi ginala... soluzioa... genozidioa?... hona hemen kriterio proposamen bat:




Eta zuk... zer egingo duzu zure CO2 emisioak %10 jaisteko?

jueves, 25 de noviembre de 2010

BOURDEAUX IN A NUTSHELL

BOURDEAUX IN A NUTSHELL from gaizk_a on Vimeo.


Pasa den azteazkenean hurbildu ginen Bordelera. Jada, aurreko sarrera batean aipatutako BIG estudioaren esposaketa ikusteko eta nola ez, hiri honen giro apartaz goxatzeko asmoarekin.

 Gainera, uztekabean aurkitu genuen "Architecture Modulaire" izeneko esposaketa, zorionekoak izan ginen hortaz, ariketa honekiko lotura zuzena duen gaia izan baitaiteke.


Egun aparta izan zen bertan, eguzkiaren presentzia nabarmena zen une oro eta, horrek, egunari etekina ateratzeko aukera eskeini zigun.

Hona emen txangoaren bideo eta irudiak. Gogoan izateko eguna, duda barik. 
Espero dugu gustokoa izatea.

xD
Bidai argazkiak (Bordele)

OPTIMISATION

Bigarren proiektu honen lehendabiziko  materialak aurkezten ditugu honako sarreran.
Proiektuaren hasiera gisa, Urdaibai mailako baliabideen eskema, irakasleen proposatutako programaren azaleratzea eta lehendabiziko estrategiak azaltzen dira.

Lehen azterketa honen ondoren, beren eraikuntza lehengaien Urdaibairen potentzial ukagabea azaltzen zaigu. Eremu oparoa da, modu autoproduktiboan lurralde honen hazkunde sostengarria proposatzeko moduko lurraldea, alegia. Alde batetik, enpresa ugari existitzen dira (kontserbak, itsasontzi hornidurak, motonautika, konpresoreak, nekazal tresneria, soldaketa, burdinsareak, itsasontzigintza orokorrean...) etorkizuneko eraikuntzan onura handiak ekarri ditzakeena Urdaibai mailan. Bestetik, klima eta giroaren ondorio dira gaur egunean aurkitu ditzakegun egur aniztasuna (basogintza onartuan: pinudia, eucaliptoak, baso mixtoak, artadiak, hariztiak...)...

Dena den, kontuan hartzeko kontzeptua izan beharko da gai bakoitzaren bizitza eta produkzio bidean sortzen diren hondakin eta energia kopurua.



Bigarrengo azterketa gisa, programaren azaleratzea azaltzen zaigu. Kasu honetan, esku bidezko lanbide artesanaletan oinarritutako tailerrak dira egokien lotu daitezkeenak proiektu honetan, batez ere, gure inguruarekiko duten errespetuagatik, baina, baita bertako ogibideak izan direlako ere.



Azkenik, tailerraren funtzionamendu egokia eta oparotasuna bermatzeko estrategiak planteatu izan ditugu. Gaur egunean, eraikuntza eta hazkuntza kontzeptua espekulazio eta diru gosearekin lotuak ikusten ditugu (POOO eraikinak urdaibain duen presentzia izan daiteke eredu garbia eta baieztapen honen adibide zuzena).

Halere, beste eraikitze prozesuak biztanlegora hurbildu eta beraien presentziaz ere KONTZIENTZIATZEA garrantzi handikoa da, beraien hazkuntza modu positiboan ikusi daitekeelaz ere jabetuaraziz. 

Egoera honetan heltzen gara, hortaz, Muruetako udalerrira, bertako potentzialak kontuan hartuz, biztaleriarenganako hurbiltasuna bilatuz, ezin baita ulertu kontzientziatze prozesu bat bertako biztanleriaren parte hartzea erdietsi gabe. 



Aztertze lan honen atzean eta gure lan egiteko moduan egon beharko den kontzeptua OPTIMIZAZIO izango da une oro, ahalik eta inpaktu txikiena lortuz, emaitza handienak lortzeko asmoarekin.


TO BE CONTINUED...

martes, 23 de noviembre de 2010

Bizitza posibleak... (Mr Nobody)

Arratsalde honetako zuzenketan zehar, proiektuaren garapena ez lineal bat ez proposatzearen inguruan hizketan aritu garenean burura etorri zaidan lehen gauza  Jaco Van Dormael-en Mr. Nobody (Las Posibles Vidas de Mr Nobody Espanian) filma izan da.

Pasaden Udan zinema aretoetan ikusgai geneukan zientzia fikzio film honek, Nobody jaunaren biografia kontatzen digu era nahiko bitxi eta orginal batean. Modu simplifikatu batean azalduz, biografia normala bat da Mr.Nobody gazteak, zortzi bat urte dauzkanean eta bere gurasoak banatzen direnean, norekin geratu behar den hautatu behar duenerarte. Momentu horretatik aurrera hautaketaren araberako bere bi bizitza posibleak narratzen hasten dira. Era berean bi bizitza posible horietako gertakizun konbinazio ezberdinek beste sub-ildo ezberdin sortuko dituzte. Modu honetan Mr.Nobody jaunak izan ditzakeen hainbat bizitza posible ezberdin erakusten dizkigu filmak, batzuk alaiagoak, batzuk mingotsagoak, luzeagoak, laburragoak... emaitza bizitza posible guzti horiek eratzen duten aukera sare konplexu bat da. Egia esan, ez dakit oso ondo ulertu zaidan...

Hemen filmaren trailerra:





Film honek pertsona batek bere bizitzan momentu batetik aurrera izan ditzakeen aukera guztien aniztasuna eta konplexutasuna erakusten digu. Horren konplexua izan badaiteke pertsona baten kasuan... Ze konplexutasun maila hartuko luke gizarte oso bat inplikatzen duen arkitektura proiektu baten kasuak?

martes, 9 de noviembre de 2010

Egitura arin eta eramangarria

Gaur klasean, proiektuen aurkezpenak izan ondoren proiektu berriaren inguruan zenbait ideia edo kontzeptu aipatu dira, eraikuntza elementuen eramangarritasuna , birziklapena edo erraz montatu eta oraindik errezagoa desmontatzekoa izatea. Ideia horiek entzuterakoan burura etorri zaidan lehenengo gauza uda honetan M-etxeak eta beste zenbait kolektibok Pasaiako Arkitektura Kolektiboen Topaketetan egon ginenok bertan montatzeko aukera izan genuen Straddle3-koek ekarritako kupula geodesikoa izan da. Interesgarria iruditu zait hau klasearik konpartitzea.

Kupula geodesiko hau 15 metroko diametroa zuen kaskete semiesferiko bat zen 2'5 metro inguruko barra metalikoz eratua.gaineko itxitura hiru piezatan osaturiko lona batez gauzatzen zen. Behin montatuta bere bartean espazio harrigarri bat lortzen zen, baina are harrigarriagoa zen hau montatzeak zeukan erreztasuna eta zein espazio gutxi ocupatzen zuen behin desmontaturik.

Kupula pare bat egunean montatu zitekeen eta bost lagun baino ez ziren behar hau egiteko. Pasaiara atoi txiki bat zeraman furgoneta batean heldu zitzaigun. Furgonetaren barruan egitura metalikoa zihoan eta atoian aldiz itxitura lana egongo zuen lona txuria. Muntaia nahikoa erraza izan zen, zenbaitetan konplikazio txikirenbat izan bagenu ere.

Muntaia goitik hasten zen. eta tripode batzuetan montaturiko poli pasto batzuen bitartez altzatuz solairuak gehitzen joaten genitzaion kupulari. Solairu bat montatu ondoren kupula lurrera jaitzi, solairu berrian polipastoko katea lotu eta gora igoten zen beste solairu bat montatzeko.

Ondorengo argazkietan ikus dezakezue montaketa prozesua eta emaitza finala

Goiko lona zatia kokatzea finkatu behar da muntaiarekin jarraitu aurretik

Bost polipasto eta tripoderen bitartez eusten zen kupula solairuak gehitzeko orduan


lagun kopuru txiki batekin montatu zitekeen

hala ere, lagun askorekin errazago montatu zitekeen ;-)

emaitza finala, 15 metro diametroko kupula geodesikoa

Tailerrak antolatzeko
Bilerak ospatzeko 


bazkaltzeko


siesta botatzeko

lunes, 8 de noviembre de 2010

1. Proiektuaren ematea: MOVING PARK

 


Ondorengo linkean lamina kallitate onean eta pdf-an jaisteko aukera dago:  http://www.megaupload.com/?d=R0184FGO

Gure proiektuak duen izaera zinetikoa dela eta, proiektua azaltzeko mediorik egokiena bideoa dela pentsatu izan dugu, animazio ezberdinen bidez proiektuak denboran zehar jasango dituen mugimenduak erakusteko. Ondorengo bideoak erakusten ditu gure proiektuaren ideia nagusiak irisgarritasun proposamentik eraikinen garapenerarte.




Ondorengo irudietan lamina nagusian kalitate handiarekin sartu ezin izan ditugun materialak eta bertan sartu ez ditugun plano eta irudiak ikus daitezke.






















jueves, 4 de noviembre de 2010

Gogoeta: indefinizioa

Uda partean aspaldiko partez, Franz Kafkaren  idatziak irakurtzeari ekin nion. Urteak pasa dira (hiru bat edo lau bat) "La Metamorfosis" irakurri nuenetik. Irakurketa atsegina egin zitzaidan, hala ere, seguruenik, eleberri labur honi zuku guztia atera ez nion arren, bere hamaika interpretazio ezberdinen artean. Beraz, abuztuko egun sargori horietako batean , adorez jantzita, etxeko liburutegian ahutzak astinduz, bertan aurkitu nuen, azken apaleko, azken solairuko lekurik ezkutuenean "osaba Patxi" bizirik zegoeneko liburuxka gorri hura. "La Metamorfosis, Un medico rural y otros relatos cortos" zuen izenburu. Eta ordutik momentu libre bat daukadanean trenean edo busean istorio labur horietako batekin gozatzen dut. Denetarik aurkitu izan dut bertan. Ulertu ditudan historiak, ulertu ez ditudanak ; gustukoak , ez hain gustukoak... baina agian gehien gustatu izan zaidana "el artista del hambre" delakoa da.

Kontakizun honek artistak gizartearekin daukan erlazioaz aritzen da, eta nola zenbaitetan gizarteak artistaren obra ez ulertzeaz gain, obra bera zapuztera iritzi daitekeen. Edo hori iruditu zitzaidan niri gutxienez lehenengo irakurketa arin artan.

Hala ere, Kafkaren lanen inguruan hamaika interpretazio egin daitezkeela behin edo behin entzun izan dut, beraz, kontakizunaren inguruan pixkat filosofo izatera jolastu ondoren eta nire interpretazioak behin gauzaturik, sarera joan nintzen ea zer irakur nezakeen gaiaren inguruan.  Pertsona ezberdinek planteaturiko interpretazioen artean eta ulertzeko gai izan nintzen guztien artean, batek deitu zidan gehien, kontakizuneko testu zati honen inguruan mintzatzen zena hain zuzen ere.

"Nadie estaba dispuesto a permanecer como vigilante todos los dias y todas las noches, ininterrumpidamente. con el ayunador, nadie, por consiguiente , podia saber por propia experiencia si realmente habia ayunado de un modo continuo y sin faltas; solo el ayunador porfesional podria saberlo , solo el, por tanto, el era el unico testigo de su mas satisfactorio ayuno."

Hitz hauen bitartez Kafkak idazleak idaztean buruan daukan guztia hitzen bitartez irakurleak inoiz ezingo duela jaso esaten digu. Hau da, artistak bere baitan dauzkan ikuspegi guztiak  artistan ikusten dituen bezalaxe erabiltzaileak ezingo dituela jaso, eta bidetik geratzen diren hutsune guztiak betetzea erabiltzailearen lana izango dela. Adibide erraz bat jartzekotan, demagun mahai batez mintzatzen ari natzaizula. Nik nire buruan mahai bat imajinatzen dut, seguruenik zuk beste mahai  erabat  ezberdina. Nik zuri mahai hau deskribatu ala zure buruko mahaia eta nire burukoa antzekoagoak izango dira, baina inoiz ez berberak, ezinezkoa baita zerbait erabat deskribatzea, beraz, ezinezkoa baita zure burbuineko irudirik hitzen bitartez helaraztea.

Badirudi, honek, idazle txekiarra nahikoa larritzen zuela. Niri ordea, larritzeaz hurrun, harrigarria iruditzen zait, izan ere, irakurlea bera bilakatzen baita artelanaren parte, berak bere bizitzan zehar lorturiko esperientzia eta garaturiko imajinazioaren bitartez bete behar baititu idazleak utzitako hutsune deskriptibo horiek. Irakurlearen burmuinean dagoen informazio guztia ere tresna bilakatzen da, eta irakurle ezberdinen burmuinetan tresna ezberdinak izanik, artelana ezberdina izango da irakurle bakoitzarentzat.

Honen literalizazio Lars Von Trier-en Dogville filman antzeman daitekeela esango nuke. Seguruenik liburu bat hartuko bagenu eta  bertan definitzen dena era erabat objetiboan eraikiko bagenu film horretako eszenatokiaren antzeko zerbait izango litzatekeela emaitza. Film guztia eszenatoki beltz batean dago filmatua, eta bertan narrazioa ulertzeko beharrezkoak diren elementuak baino ez dira ageri, gainerako guztia zure imajinazioak bete dezake. Ez dago ez etxerik, ez kalerik, hauen oinak baino ez daude lurrean marraztuta.



Nola imajinatzen dituzu eraikin horiek? Seguruenik, film hori ikustean ikusle bakoitzak herri ezberdin bat ikusi duela film horretan, gertakizunak berberak izan arren. Puntu batetik aurrera ikusleak berak eraikitzen bait du bere buruan filmean definiturik ez dauden detaile guztiak.

Literaturan eta zineman nahikoa argi ikusten ditut indefinizio horrek eman al dituen jokoak, hala ere, nola eraman erabiltzailea partaide bilakatzen duen ideia hau arkitekturara? Aski ezagunak dira espazio funtzioanitzak, non erabilera ez dagoen definiturik eta erabiltzaileak erabaki dezakeen bertan zein ekintza garatuko duen. Edo baita ere, erabiltzaile ezberdinak eraikin berdinak era ezberdinean nola erabiltzen duten inguruko ikerketak.

Hala ere, posiblea al da , edo izango liteke ,agian, etorkizunen batean, funtzioaz gainako beste parametro arkitektoniko batzuk erabiltzailearen esku ustea? Forma adibidez. Edo hori agian lekua baino planteatzen ez duen pelikula filmatzea bezalakoa izan liteke, non ikusleak leku horretan zer gerta litekeen erabiltzaileak imajinatu behar duen, narraziorik gabeko eszenatokia?

Posiblea liteke eraikin  bat erantzun bakarra duen ekuazioa izan beharrean, aldagai ezberdinez osaturiko ekuazio sistema bat izatea non aldagai horiek arkitektoak indefiniturik utziko dituen eta erabiltzaileak berak definituko dituen filmetan eta liburuetan egiten duen erraztasunarekin eta naturaltasunarekin, prozesu horren partaide dela konturatu ere egin gabe? Eraikina ezberdina bilakatzea, bertan gerta litezkeen funtzio ezberdinez gain.

Egia esan ez daukat galdera hauentzako erantzunik.