Uda partean aspaldiko partez, Franz Kafkaren idatziak irakurtzeari ekin nion. Urteak pasa dira (hiru bat edo lau bat) "La Metamorfosis" irakurri nuenetik. Irakurketa atsegina egin zitzaidan, hala ere, seguruenik, eleberri labur honi zuku guztia atera ez nion arren, bere hamaika interpretazio ezberdinen artean. Beraz, abuztuko egun sargori horietako batean , adorez jantzita, etxeko liburutegian ahutzak astinduz, bertan aurkitu nuen, azken apaleko, azken solairuko lekurik ezkutuenean "osaba Patxi" bizirik zegoeneko liburuxka gorri hura. "La Metamorfosis, Un medico rural y otros relatos cortos" zuen izenburu. Eta ordutik momentu libre bat daukadanean trenean edo busean istorio labur horietako batekin gozatzen dut. Denetarik aurkitu izan dut bertan. Ulertu ditudan historiak, ulertu ez ditudanak ; gustukoak , ez hain gustukoak... baina agian gehien gustatu izan zaidana "el artista del hambre" delakoa da.
Kontakizun honek artistak gizartearekin daukan erlazioaz aritzen da, eta nola zenbaitetan gizarteak artistaren obra ez ulertzeaz gain, obra bera zapuztera iritzi daitekeen. Edo hori iruditu zitzaidan niri gutxienez lehenengo irakurketa arin artan.
Hala ere, Kafkaren lanen inguruan hamaika interpretazio egin daitezkeela behin edo behin entzun izan dut, beraz, kontakizunaren inguruan pixkat filosofo izatera jolastu ondoren eta nire interpretazioak behin gauzaturik, sarera joan nintzen ea zer irakur nezakeen gaiaren inguruan. Pertsona ezberdinek planteaturiko interpretazioen artean eta ulertzeko gai izan nintzen guztien artean, batek deitu zidan gehien, kontakizuneko testu zati honen inguruan mintzatzen zena hain zuzen ere.
"Nadie estaba dispuesto a permanecer como vigilante todos los dias y todas las noches, ininterrumpidamente. con el ayunador, nadie, por consiguiente , podia saber por propia experiencia si realmente habia ayunado de un modo continuo y sin faltas; solo el ayunador porfesional podria saberlo , solo el, por tanto, el era el unico testigo de su mas satisfactorio ayuno."
Hitz hauen bitartez Kafkak idazleak idaztean buruan daukan guztia hitzen bitartez irakurleak inoiz ezingo duela jaso esaten digu. Hau da, artistak bere baitan dauzkan ikuspegi guztiak artistan ikusten dituen bezalaxe erabiltzaileak ezingo dituela jaso, eta bidetik geratzen diren hutsune guztiak betetzea erabiltzailearen lana izango dela. Adibide erraz bat jartzekotan, demagun mahai batez mintzatzen ari natzaizula. Nik nire buruan mahai bat imajinatzen dut, seguruenik zuk beste mahai erabat ezberdina. Nik zuri mahai hau deskribatu ala zure buruko mahaia eta nire burukoa antzekoagoak izango dira, baina inoiz ez berberak, ezinezkoa baita zerbait erabat deskribatzea, beraz, ezinezkoa baita zure burbuineko irudirik hitzen bitartez helaraztea.
Badirudi, honek, idazle txekiarra nahikoa larritzen zuela. Niri ordea, larritzeaz hurrun, harrigarria iruditzen zait, izan ere, irakurlea bera bilakatzen baita artelanaren parte, berak bere bizitzan zehar lorturiko esperientzia eta garaturiko imajinazioaren bitartez bete behar baititu idazleak utzitako hutsune deskriptibo horiek. Irakurlearen burmuinean dagoen informazio guztia ere tresna bilakatzen da, eta irakurle ezberdinen burmuinetan tresna ezberdinak izanik, artelana ezberdina izango da irakurle bakoitzarentzat.
Honen literalizazio Lars Von Trier-en Dogville filman antzeman daitekeela esango nuke. Seguruenik liburu bat hartuko bagenu eta bertan definitzen dena era erabat objetiboan eraikiko bagenu film horretako eszenatokiaren antzeko zerbait izango litzatekeela emaitza. Film guztia eszenatoki beltz batean dago filmatua, eta bertan narrazioa ulertzeko beharrezkoak diren elementuak baino ez dira ageri, gainerako guztia zure imajinazioak bete dezake. Ez dago ez etxerik, ez kalerik, hauen oinak baino ez daude lurrean marraztuta.
Nola imajinatzen dituzu eraikin horiek? Seguruenik, film hori ikustean ikusle bakoitzak herri ezberdin bat ikusi duela film horretan, gertakizunak berberak izan arren. Puntu batetik aurrera ikusleak berak eraikitzen bait du bere buruan filmean definiturik ez dauden detaile guztiak.
Literaturan eta zineman nahikoa argi ikusten ditut indefinizio horrek eman al dituen jokoak, hala ere, nola eraman erabiltzailea partaide bilakatzen duen ideia hau arkitekturara? Aski ezagunak dira espazio funtzioanitzak, non erabilera ez dagoen definiturik eta erabiltzaileak erabaki dezakeen bertan zein ekintza garatuko duen. Edo baita ere, erabiltzaile ezberdinak eraikin berdinak era ezberdinean nola erabiltzen duten inguruko ikerketak.
Hala ere, posiblea al da , edo izango liteke ,agian, etorkizunen batean, funtzioaz gainako beste parametro arkitektoniko batzuk erabiltzailearen esku ustea? Forma adibidez. Edo hori agian lekua baino planteatzen ez duen pelikula filmatzea bezalakoa izan liteke, non ikusleak leku horretan zer gerta litekeen erabiltzaileak imajinatu behar duen, narraziorik gabeko eszenatokia?
Posiblea liteke eraikin bat erantzun bakarra duen ekuazioa izan beharrean, aldagai ezberdinez osaturiko ekuazio sistema bat izatea non aldagai horiek arkitektoak indefiniturik utziko dituen eta erabiltzaileak berak definituko dituen filmetan eta liburuetan egiten duen erraztasunarekin eta naturaltasunarekin, prozesu horren partaide dela konturatu ere egin gabe? Eraikina ezberdina bilakatzea, bertan gerta litezkeen funtzio ezberdinez gain.
Egia esan ez daukat galdera hauentzako erantzunik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario