Gaur klasean, proiektuen aurkezpenak izan ondoren proiektu berriaren inguruan zenbait ideia edo kontzeptu aipatu dira, eraikuntza elementuen eramangarritasuna , birziklapena edo erraz montatu eta oraindik errezagoa desmontatzekoa izatea. Ideia horiek entzuterakoan burura etorri zaidan lehenengo gauza uda honetan M-etxeak eta beste zenbait kolektibok Pasaiako
Arkitektura Kolektiboen Topaketetan egon ginenok bertan montatzeko aukera izan genuen Straddle3-koek ekarritako kupula geodesikoa izan da. Interesgarria iruditu zait hau klasearik konpartitzea.
Kupula geodesiko hau 15 metroko diametroa zuen kaskete semiesferiko bat zen 2'5 metro inguruko barra metalikoz eratua.gaineko itxitura hiru piezatan osaturiko lona batez gauzatzen zen. Behin montatuta bere bartean espazio harrigarri bat lortzen zen, baina are harrigarriagoa zen hau montatzeak zeukan erreztasuna eta zein espazio gutxi ocupatzen zuen behin desmontaturik.
Kupula pare bat egunean montatu zitekeen eta bost lagun baino ez ziren behar hau egiteko. Pasaiara atoi txiki bat zeraman furgoneta batean heldu zitzaigun. Furgonetaren barruan egitura metalikoa zihoan eta atoian aldiz itxitura lana egongo zuen lona txuria. Muntaia nahikoa erraza izan zen, zenbaitetan konplikazio txikirenbat izan bagenu ere.
Muntaia goitik hasten zen. eta tripode batzuetan montaturiko poli pasto batzuen bitartez altzatuz solairuak gehitzen joaten genitzaion kupulari. Solairu bat montatu ondoren kupula lurrera jaitzi, solairu berrian polipastoko katea lotu eta gora igoten zen beste solairu bat montatzeko.
Ondorengo argazkietan ikus dezakezue montaketa prozesua eta emaitza finala
|
Goiko lona zatia kokatzea finkatu behar da muntaiarekin jarraitu aurretik |
|
Bost polipasto eta tripoderen bitartez eusten zen kupula solairuak gehitzeko orduan |
|
|
lagun kopuru txiki batekin montatu zitekeen |
|
hala ere, lagun askorekin errazago montatu zitekeen ;-) |
|
emaitza finala, 15 metro diametroko kupula geodesikoa |
|
Tailerrak antolatzeko |
|
Bilerak ospatzeko | |
|
|
|
bazkaltzeko |
|
|
|
|
siesta botatzeko |
No hay comentarios:
Publicar un comentario