miércoles, 23 de febrero de 2011

Ekitaldi jendetsuak Urdaibain

Azken proiektu honetan Ereñoko kantera ekitaldi jendetsuen gertaera posiblea izanteko asmoz hau moldatzea planteatu izan zaigu. Baina... ba al dauka Urdaibaik horrelako espazio baten beharra? Astertu dezagun Urdaibai bertako adibide bat.


Gernikako Metalway Festibala

2005ean Gernikan eskala nazionalean erreferente bat izan zen festibal hau ospatu zuen. 20.000 lagun baino gehiago urbildu ziren bertara herriko komertzio, taberna eta txosnetan (herriko jaiekin kointziditu bai zuen) izugarrizko irabaziak utziz. Horrez gain, Nazio mailako eszena musikalean bere lekutxoa topatu zuen. Segi dezagun festibalaren bilakaera albisteen bitartez.












Badirudi, Urdaibaik ez ezik Euskal Autonomi Erkidego osoan behar direla festibal jendentsuak biltzeko aukera ematen dituzten espazioak. Honekin  ez nabil esaten ez daudenik eta tankerako ekitaldiak ospatzen ez direla, hurrunegi joan gabe hor dauzkagu Azkena edo Kobetasonik festibala, baina badirudi eskaera gaur egungo espazioek jasan ditzaketen baino handiagoa dela. Izan ere, uda heltzean nekez beteko ditugu gure hondartzak eguzki bila datozen germaniarrez, Benidorm lez, hemen udan ere eguzkirik ez baitugulako. Beraz, azken urteetan egin den bezala, Bilbon bereziki, turismo kulturala bultzatu beharko genuke eta bere barne, festibalak, topaketak edo expoak bezalako ekitaldi gendetsuekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario