Beraz, heldu da interbentzioa nola gauzatu beharko den pentsatzen hasteko garaia. Lehen pausua, bertan eman ahalgo litezkeen ekintza motak aztertzea izango litzateke.
Eraikuntza sistema simple bat planteatzen da, ustiaturiko harri pareta eta zoru guztiak zuloz jostea, ondoren bertan eskaladan erabili ohi diren "fisurero"-en moldakuntza baten bidez eta bizitza guztiko andamio sistemaren birmoldaketa baten bidez harrobia kolonizatzeko moldakor bat planteatzen da. Honen bitartez gaur egun harrobian zehar aurkitzen diren amaigabeko bidezihorrak ibilbide zare bat bilakatzeko aukera izango lukete, harrobi guztitik igarota.
Behin ekitaldiaren sarearen aurreikuspen posible bat osaturik daukagula , gure soluzio unibertsalak ekitaldi ezberdinen aurrean nola moldatuko duen espazioa aztertzen hasi beharko gara, nola posiblitate ezberdinei soluzio ezberdinak eman ahalgo dizkion. Hori dela eta Ekitaldi jendetzuen analisi tipologiko bat gauzatu da.
EKITALDI JENDETSUEN ANALISI TIPOLOGIKOA
Aurrean komentatu izan dugun bezala hamaitxo dira ekitaldi multitudinal tipoak, bakoitzak bere behar eta eskariekin. Hala ere, azterketa arin bat egin ondoren orokorrean lau ekitaldi jendetsu tipologia nagusi daudela esan genezake, eta gainerako guztiak hauen arteko konbinaketak direla esan genezake.
1. TIPOLOGIA: Monofokala
Ekitaldi tipo hauetan Interes puntu bakarra egoten da, puntu hori ekitaldiaren zentru bilakatuz. Normalean (ez beti, noski) eskala txikiko ekitaldiak izango dira, lokalak , komarkalak edo probintzialak. Ez dute iraupen luzerik izango, ordua izango da gehienetan bere luzaera kuantifikatzeko erabiliko dugun magnitudea. Adibide batzuk ematearren: Proiekzioak, Interbentzio artistikoak, mitin polikikoak, omenaldiak...
2.TIPOLOGIA: Afokala
Tipologia hau interes puntu askoren bidez osatzen da. Hainbeste eta hain gertu daude beraien artean interes puntuak sare homogeno bat eratzen dela eta ez dela foko kontreturik bereizten. Tipologia hau normalean expoek eta azokek izango dute. Beraien objetibo nagusia saltzea eta persuaditzea izango da, produktu berriak erakutziz eta frogatzeko aukera emanez. Egitura ordenatu bat izango dute, erabiltzaileak era ordenatu batean postu guztiak , bat bera ere ahaztu gabe, ikusteko aukera izan dezan ibilbide batean zehar. Eskala guztietako azoka egongo dira, lokaletik maila internazionalerarte. Azoka hauen iraupena ere ez da definitua izango, baina normalean, erabiltzaileak bertan ez du egun bakarra baino gehiago egingo.
3.TIPOLOGIA: Multifokal jerarkizatu
Hirugarren tipologia honetan interes foko ezbedinak antolatzen dira, aldi berean gainera. Fokoak beraien artean ez dute jerarkia markaturik izango, horrez gain independenteak izango dira beraien artean, hau da, interes foko bat kenduz gero, galera horrek ez du izango erreperkuziorik gainerako fokoetan. Sistema hau oso erabilia izango da topaketa eta kontzentrazioetan. Eskala gustietakoak izan dira, baina normalean erdi eskalakoak izango dira komarkal edo probintzialak, noizbait nazionalak eta gutxi batzutan internazionalak. Ekitaldi hauen luzaera ere ez dago definitzerik, batzutan egunekoak izango dira, bestatan ordea bi astekoak. Topaketa eta kontzentrazioetan ekitaldi ezberdinak antolatzeko aukera eman beharko da, eta hauek aldi berean gertatu ahal izateko aukera. Kuriosoa da nola, kasu hauetan ekitaldi handientzat sortuak izan diren espazioak bertan aldi berean jarduera ezberdinak gertatu ahal izateko espazioa fragmentatzen den.
Topaketa eta kontzentrazioak normalean monotematikoak izango dira, eta beraien helburu naguzia gaiaren inguruan interesaturik daueden erabiltzaileak batzea izango da, beraien arteak ekitaldiak ospatu eta lotura sozialak gerta daitezen.
4.TIPOLOGIA: Multifokal Jerarkizatua
Azken Tipologia hau interes foko ezberdinez egongo da eratua. Interes foko ezberdinen artean jerarkia argi bat izango da, eta Interes gune bateri subordinaturik bigarren mailako gainerako foko osagarri batzuk ageriko dira, zeintzuk foko naguzi gabe zentsurik ez daukaten. Demagun adibidez, musika festival bat. Kontzertuak, kanpingune bat, txosna nagusi bat eta merchandising merkatu bat, azken bi hauek arrakasta ikaragarriarekin. Orain ken ditzagun kontzertuak, ba al daukate sentzurik gainerako instalazioek? Ez. Erabiltzailea kasu honetan argi dauka zertara doan ekitaldira, kontzertuetaz gozatzera, gainerako instalazio guztien erabilera ia ustekabekoa izango da, kasu askotan erabilera foko nagusiak funtzionatu ahal izateko beharrezkoak diren arren.
Ekitaldi hauek normalean finantziazio handi baten bitartez kudeaturikoak izan oi dira eta eskala handikoak, nazionala eta internazionala. Hiru - lau egun luzatuko dira eta erabiltzaile gehienak bertan egongo dira ekitaldi guztian zehar, horrek dakarren instalazio konkretuen beharraz.
Ondorioa
Argi dago ekitaldi jendetsuak jasotzeko harrobiak duen potentzialitate guztia ustiatu nahi badugu antolamendu moldakor baten beharra daukaguna zeinek tipologia ezberdinei erantzun ezberdinak eman ahalgo dizkion:
Azoka: postu guztietak zeharkatu dituen itinerarioa |
Topaketa: Ekitaldi aniztasuna, espazio handien fragmentazioa |
Festibala: Espazio nagusien (zerbitzatuak) eta bigarren mailakoen(zerbitzariak) definizioa |
No hay comentarios:
Publicar un comentario