Aurreko batean Ereñoko Harrobian 50,000 lagun nola sartu genitzaken galdetzen genion geure buruari. Ekitaldi jendentsuen analisi tipologiko bat egin ondoren lau tipologia ezberdin bereizi genituen beraien interes puntuen arteko erlazioen arabera: monofokala, afokala, multifokal hierarkirik gabeko eta multifokal hierarkizatua. Ekitaldi tipologia bakoitzak espazio mota ezberdinak behar zituen bere behar programatikoak hasetzeko. Honi, ekitaldi gehienak izaera efimeroa daukatela gehitzen badiogu proiektua arkitektura moldakor eta eraldakor baten bidez ebaztea logiko ikusi izan dut.
Andamioa denontzat aski esaguna den egitura aldakor eta moldakorra da. Hala ere, Ereñoko Harrobia bezalako inguru bertikal batearako ez da izan diseñatua. Beraz, andamioa eskaladarako erabiltzen diren "friend" edo "fisureroak" direlako gailuen teknologiarekin fusionatu ditugu eta beraiek kokatzeko harrobi guztiko horma eta zoruak diametro ezberdiñeko zuloekin zulatu ditugu.
Honela, harrobian zehar guk nahi dugun egitura montantu ahal izateko aukera izango dugu, nahi eta beharren araberakoa.
Beraz, proiektua hildo horretatik bideraturik, zuloen banaketa definitu eta interbentzioak funtzionatu dezan beste puntuak zehaztu dira: bide zaharren eraberritzea, bidexka berrien trazatua egitura efimeroen bitartez sare itxi bat sortu ahal izateko, zenbait eraikiñen eraberritzea egiturako piezen biltegi bezala funtzionatu dezaten eta autobus geltoki baten kokapena.
Ondoren erabilera zenbait adibide eman dira.
Entregako lamina ondorengo helbideak lortu daiteke:
Aurrrean aurkeztutako plano guztiak eskala handi bateko zehetazunari erantzuten diote, zehetuago ikusi nahai izanez gero ondorengo helbidean lortu daitezke bektorialean:
No hay comentarios:
Publicar un comentario